Horretarako, positiboki baloratuko da lurraren ongarri eta tratamendu biologikoa, lurra eta baratzea behar bezala landuta egotea. Puntu gehiago lortuko dituzte nekazaritza tradizionalera gehien hurbiltzen diren baratzeek: ureztatzea, landareak tratatzea, haziak... "Aretxabaletako tomatea" landatzea ere positiboki baloratuko da.
Epaimahaia gaian adituak diren pertsonek eta udalak ekitaldirako izendatutako pertsonek osatuko dute. Sari bat egongo da baratzarik onenarentzat, baina ez da kontuan hartuko baratzearen hedadura.
Saria 150 euroko balioa duen baratzeko tresna eta osagarrien sorta bat izango da eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea ARKUPEn edo E-mail bidez: infoturismo@debagoiena.eus abuztuaren 5a baino lehen.
Saria irailaren 12an emango da, tomatearen azoka berezian, Durana kalean, 14:00etan.

Tomate zatarrena
Irailaren 12ko tomate azoka berean, tomaterik itsusiena eta barietate gehien aurkeztu dituen pertsona ere sarituko dituzte. Irabazleek tokiko produktuak dituen saski bat jasoko dute saritzat. Tomaterik itsusiena aukeratzeko, goizean zehar erakusketa-guneko kutxa batean jarritako botoak erabiliko dira. Parte-hartzaile guztien artean produktuekin osatutako saski bat zozketatuko da.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.