Bergarako Laboratoriuma, nahitaezko bisita

Exterior del museo
Exterior del museo

Bergara zientziaren sorlekua da Euskadin, han aurkitu zen Wolframioa. Hirigune historikoa bisitatzeaz gain, Lobaratoriuma bisitatzea gomendatzen dugu.

Bergara Debagoiena eskualdeko herria da. Gipuzkoako udalerri honek hirigune historiko monumental bat du, Euskal Herriko hobekien kontserbatuetako bat, eraikin eta eliza bikainez osatua, Turismo Bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatuen bidez ezagutu daitekeena.

Euskal gastronomia oso ezaguna da herriko taberna eta jatetxeetan. Gozogintza tradizionala eta ohiko "betegarriak" eta "txigorkiak" nabarmentzen dira, baita berriki txertatutako "Wolfram goxoa" ere, non tokiko gozogileen lan ona eta Basque Culinary Centre-ren berrikuntza batzen diren.

Herrigunea alde batera utzita, herriak naturaz gozatzeko leku ugari ditu, hala nola eraztun berdea edo inguruko zaldi ibilaldiak.

1.1

Bergara, zientziaren sorlekua

Bergara zientziaren sorlekua da Euskal Herrian, bertan aurkitu zen Wolframio elementu kimikoa. Duela gutxi, herria EPS Historic Site izendatu da, 1783an Elhuyar anaiek material hori isolatu eta Bergara mundu mailako zientziaren mapan jartzen duen saria.

Museoko bisitaldia lorategian hasten da hainbat kontinentetako espezie botanikoekin eta ondoren XVIII. mendera bidaia egiten da, Elhuyar anaiei wolframioa aurkitzen laguntzeko, taula periodikoko elementu kimikoak hatzekin arrapatzeko edo Ozeania, Asia edo Amerikako animaliak ezagutzeko.

Bergara
Bergara

Bergarako Turismo Bulegoa

Juan Irazabal, 2   -   943 769 003

www.laboratorium.eus   www.bergaraturismo.eus

Ez galdu:

Sortzaileen merkatua

Donibane Lohizuneko sortzaileen merkatua

Uda honetan Donibane Lohizunen igande goiza pasatzeko aukera baduzu, herriko “Les Halles” (frantsesez) merkatura hurbiltzea gomendatzen dizugu, sortzaileen merkatua ezagutzera.

Seguir leyendo icono

Suscríbete a nuestra Newsletter

Tenemos el mejor contenido de calidad turística y te lo enviamos a tu bandeja de entrada todos los meses.

Gustatuko zaizu!