‘Gonzalo Chillida’ erakusketak Paris du lehen geltoki

Gonzalo Chillida estudioan, 1965. © W. S. Waintrob, Nueva York
Gonzalo Chillida estudioan, 1965. © W. S. Waintrob, Nueva York

Cervantes Institutuak, Acción Cultural Españolak (AC/E), Etxepare Euskal Institutuak eta Bilboko Arte Ederren Museoak Gonzalo Chillida (Donostia, 1926-2008) erakusketa aurkeztu dute Parisen. Espainiako abstrakzio lirikoaren margolaririk adierazgarrienetako bati eskainita, naturaren etengabeko behaketan inspiratutako ahots propioarekin.

Frantziako hiriburuko Cervantes Institutuan aurkeztu ondoren, erakusketak nazioarteko ibilbideari ekingo dio, Institutuak Erroman eta Tokion dituen zentroetara joz, Bilboko Arte Ederren Museoan amaitu arte.

Cervantes Institutuak, Acción Cultural Españolak (AC/E), Etxepare Euskal Institutuak eta Bilboko Arte Ederren Museoak antolatuta, erakusketak pintorearen artelanen multzo adierazgarri bat bilduko du: 34 margolan, 10 litografia eta 180 argazki eta fotocollage inguru. Arte-historialari, komisario independente eta artistaren alaba den Alicia Chillidak aukeratu ditu lanak. Artelanak familiarenak eta beste bilduma partikular eta publiko batzuetakoak dira, eta kronologia zabala dute, 1950etik 2007ra artekoa.

Erakusketan, gainera, 2016an Alicia Chillidak eta Benito Maciasek zuzendutako La idea del Norte filmaren proiekzioa sartu da. 40 minutuko iraupena duen filmak areago sakontzen du pintorearen sormen-prozesuan eta bere ibilbidean zehar behin eta berriz jorratu zituen paisaiatik ateratako motiboak –zerua, itsasoa, harea, basoak...– behatzeko zuen gaitasunean.

Formas, c. 1960. Legado Gonzalo Chillida. Depositado en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. © Gonzalo Chillida, VEGAP, Madrid, 2021
Formas, c. 1960. Legado Gonzalo Chillida. Depositado en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. © Gonzalo Chillida, VEGAP, Madrid, 2021

Erakusketa dela-eta, argitalpen bat atera da –euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, italieraz eta japonieraz–, Alicia Chillidaren aurkezpen batekin eta Miguel Zugazaren epilogo batekin, eta José Ángel Irigaray eta Gabriel Celaya poeten, Antonio Saura margolariaren eta Francisco Calvo Serraller historialari eta arte-kritikariaren idazkiak berreskuratu ditu.

Erakusketa Parisko Cervantes Institutuan inauguratu da. Bertan, 2022ko otsailaren 28ra arte egongo da zabalik; gero, Institutuak Erroman (2022ko martxoa/ekaina) eta Tokion (2022ko uztaila/urria) dituen egoitzetara joango da, eta 2023an Bilboko Arte Ederren Museoan amaituko du ibilbidea.

image003

Harpidetu zaitez gure buletinera

Kalitate turistikoko edukirik onenak ditugu eta hilero zure sarrera ontzira bidaltzen dugu.

Te van a encantar