Orio eta Urdaibai, Kontxako traineruen faboritoak

ed_3OZDO7TNUBPITHFCDAZOOMVY5Y

Orio emakumezkoetan eta Urdaibai gizonezkoetan aurten Kontxako Bandera irabazteko faboritoak dira. Neskek 2 segundo atera dizkiote Donostia Arraun Lagunak taldeari, eta mutilek 7 segundo Hondarribiari.

Honda

Orio-Orialkik 10:37,52ko denbora egin zuen emakumezkoetan eta Bermeo Urdaibaiko mutilek 19:21,56ko denbora egin zuten 2022ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.

Donostia Arraun Lagunak taldeko neskak oriotarrengandik 2 segundora daude, Hondarribia Bertako Igogailuak, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100, Tolosaldea, Hibaika Jamones Ancin, Cabo eta Club de Remo Chapela - Wolfco dituzte atzetik; Matrix Hondarribiko mutilak, berriz, bigarren jardunaldian bermeotarrekiko 07,64ko desabantailarekin abiatuko dira, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100, Getaria, Orio Orialki, Zierbena Bahias de Bizkaia, Kaiku Berez Galanta eta Ondarroa Cikautxo atzetik dituztelarik.

Dena igande honetan, irailak 11, jokatuko da Donostiako Kontxako hondartzan.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar