“B de Bilbao”, 2023ko inauterien irudia

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia, edizio honetako Kartel Lehiaketako Epaimahaiarekin batera.
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia, edizio honetako Kartel Lehiaketako Epaimahaiarekin batera.

2023ko Bilboko Inauteriak badu jada Bizkaiko hiriburuan ospatuko den jai herrikoi honen irudia. Oraingo honetan, Óscar Mendez San Frutosen 'B DE BILBAO' izango da Inauteriak iragartzeko kartela. Otsailaren 17tik 21era ospatuko da aurten.

Cartel del Carnaval 2023.

Beste behin ere, eta murrizketarik gabe, Bilbo bost eguneko ospakizun, dibertsio eta ekintzetan murgilduko da. Izan ere, Óscar Mendez San Frutosek sei finalisten artean gailendu da, herritarrek emandako botoei esker, azken erabakian %66ko pisua izan baitute (aurrez aurreko botoaren balioa %33koa da, eta online beste %33koa) eta Epaimahaiaren irizpideari esker (gainerako %33a).

Finalista geratu diren beste bost karteletako leloek ere sortzaileek inspiratu duten gaia erakusten dute: "Mozorro koloretsuen dantza", "Don Diego Carnaval", "Ikonoa", "Sardinitas por aquí, Sardinitas por allá" eta "Carnacalles".

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar