
Usaimena gure memoriari estuki lotutako zentzua da. Kandela bat pizten dugunean edo lurrin bat janzten dugunean, gure emozioak gure usaimen oroitzapenen bidez aktibatzen dira, eta, kasu honetan, ahazten zailak diren bidaiei edo esperientziei lotutako oroitzapenen bidez.


Balio emozional handiko produktua
2020an sortua, GOVALIS etxerako kandela usaintsuen premium marka bat da, helburu argi batekin: bezero guztiak beren leku eta oroitzapen gogokoenetara itzultzea, aromen bidez.
Proiektua pandemiaren aurretik hasi zen forma hartzen, Cristian Alonso markaren sortzaileak garatutako merkatu-ikerketa bati esker. "Euskal Herriak eta Espainiak zuten potentzial turistiko handia ezagutzen genuen, eta, beraz, "zerbait" sortu nahi genuen, bai guri eta bai turistei lehen bisitatutako leku horietara itzultzeko aukera emango ziguna. Orduan sortu zen GOVALIS", dio Cristianek.
Hasiera ez zen erraza izan, proiektua pandemia betean abiarazi baitzen, baina egoerari egokitzen jakin zuten, bezeroari balio emozional handiko produktua eskainiz eta kandelen bilduma ezberdinak sortuz: Oroitzapenak, Hiriak, Komunitateak eta Monumentuak.

Aroma-kandelak artisauak
dira, Gasteizen eginak,
%100eko osagai lokal
eta jasangarriekin
"Galdetzen digutenean nola harrapatzen dugun hiri, komunitate edo oroitzapen horren izpiritua, pertsonala eta guztiontzat ezagutzeko modukoa izan dadin, gure erantzuna beti berdina da: bisitatu eta galdera asko egin".
"Bela usaintsu berri bat merkaturatzen dugun bakoitzean, Donostia kandela adibidez, senide, lagun, ezagun eta abarrekin hitz egiten dugu bertara joateko, bertako biztanleekin zuzenean hitz egiteko. Horrela, leku horretako usaina lortzeko beharrezkoa den informazio guztia biltzen dugu".
Usaimen azterketa oso honen ondoren, ehunka aroma konbinazio posible probatzen dituzte, ongi usaintzen duen usain baten eta inspiratuta dagoen lekuaren arteko oreka perfektua duena aurkitu arte.
"Gure kandela guztiak eskuz egiten dira Gasteizko gure tailerrean, material jasangarri eta kalitate gorenekoekin. %100 organikoa den kotoizko metxadun soja naturaleko argizaria eta usain pertsonalizatuko olioak erabiliz, erredura iraunkorra eta usain handikoa emateko·, ondorioztatu du Cristianek, GOVALISen sortzaileak, usaimena eta memoria lotzea helburu duen euskal enpresak.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.