Guggenheim Bilbaok bere 25. urteurrena ospatzen du

Guggenheim Bilbao.
Guggenheim Bilbao.

2022 honetan 25 urte betetzen dira Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zenetik, eta, artearen eta kulturaren esparruan orain arte garatutako oroitzapenezko ekitaldien egitarau askotarikoaren ondoren, eta bisitariei dagokienez errekor historikoa izan duen uda amaitu berritan, Museoak abendura arte sakonduko du bere urteurrenaren ospakizuna.

Jadanik egindakoak bezala, datozen hilabeteetan izango diren ekitaldiek urteurren honen oinarri izango diren balioei erantzungo diete: ospakizuna, Bilduma Propioaren balioa nabarmentzea, esker ona, inklusibotasuna eta batasuna, harrotasuna eta kidetasuna indartzea, eraldaketa eta etorkizuneko proiekzioa ahaztu gabe, oroitzapenaren goiburuan ere islatuta: "Arteak etorkizuna inspiratzen du".

Joaquín Achucarro.
Joaquín Achucarro.

Joaquín Achucarroren errezitaldia

Azaroak 3. / Joaquín Achúcarro piano-jotzaile handiaren 90 urtebetetzea ospatzearekin batera, maisu bilbotarrak errezitaldia eskainiko du Atrioan, 1997an Museoaren inaugurazioan egindako emanaldi ahaztezina gogoratzeko.

Art & Music kontzertuak

Azaroaren 19an eta abenduaren 17an. / Museoak kontzertu-ziklo bat aurkeztuko du, Art & Music izenarekin, Museoaren arkitekturaren eta erakusketen testuinguruan abangoardiako artistekin musika-proposamen berri bat eskainiko duena. Ekimen hau datorren urtean zehar ere zabalduko da. Azaroko eta abenduko lehen edizioetan bi proposamen artistiko handi biltzen ditu: Mastodonte eta El Niño de Elche & Refree.

Secciones-Intersecciones

Inmersions

Abenduaren 3tik 11ra. / Urteurrenaren amaiera gisa, Immersions doako ikuskizuna izango da, argi eta soinudun eskala handiko mapping proiekzioa, publikoari esperientzia murgiltzaile bat bizitzeko aukera emango diona. Museoaren historiako mugarri garrantzitsuenen ibilbideari jarraituz, eta jatorrizko soinu-bandan oinarrituta, Immersions-ek argi eta soinu inguratzaileen emanaldi berezi baten erdian kokatuko du publikoa. Horrela, ikusleak behatzaile hutsak izatetik esperientzia sentsorial eta murgiltzailea izatera igaroko dira.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar