Javier Perezen artea Kubo Kutxan zabaltzen da


Más sobre:
Javier Pérezen lanek nolabaiteko sinkretismoa dute ezaugarri, erabilitako prozedura eta materialengatik: eskultura, argazkia, marrazkia, bideoa eta performancea modu independentean eta osotasunean erabiltzen dira elkarreragina eta esplorazioa funtsezkoak diren instalazioak sortzeko. Erakusketa irailaren 25era arte egongo da ikusgai.
4 aretotan zehar, Javier Pérez eta Alfonso de la Torrek erakusketa honetarako landutako historiaren 4 kapituluak ikusi ahal izango ditugu.
Bere ibilbidean zehar era guztietako euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larruak, zurdak, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak beira eta portzelana bezala edo solidoak brontzea eta marmola bezala. Horiek guztiak artistak erabiltzen ditu arrisku tekniko handiko egoerak sortuz, baina sormen-prozesuan askatasun osoz mugitzeko aukera ematen diote.




Bere obrarekin, Javier Pérezek giza izaerari buruzko bere ikerketa eta gogoetak erakusten dizkigu, horretarako metaforaren erabilera biziaz kargatutako eta sinbolismo sendoz blaitutako hizkuntza erabiliz. Bere lanek dialektika berez daramate, itxuraz aurkakoak diren kontzeptu batzuen arteko mugak zein ahulak izan daitezkeen erakutsiz, hala nola naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpokoa edo bizitza eta heriotza. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «iraunkortasunik eza» dira artistaren gai errepikarietako batzuk.


Aktibitateak
Doako bisita gidatuak. Larunbatero, 17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.



