Gozatu ahal duzun gehien udaberri honetan Donostian

EDITSan-Sebastian_Dietmar-Denger-18

Donostia gastronomia onaren, naturaren, kirolaren, itsasoaren, ilunabar ezin hobeen, gustu guztietarako paisaien... sinonimoa da. Udaberrian hirian egiteko eta inoiz ez bezala gozatzeko jarduerak proposatzen dizkizugu. Animatzen zara?

Donostia itsasotik

Zuretzat ere itsasoa inoiz ez bada amaiera izan, baizik eta bidearen hasiera... Donostian, belaontzi batean zeharkaldi bat egin dezakezu, edo arrantza-egunak, edo ontzi batez gozatu, patroiarekin edo patroirik gabe, zuretzat eta zure lagunentzat. Gure itsas jarduerak ezagutu nahi dituzu?

EDITOstarte_6

Ilunabar sinestezina

Esperientzia gastronomiko ahaztezin batez gozatzea gustatuko litzaizuke? Itsasoaren aurrean ilunabarra ikusteko aukera ematen dizugu, leku paregabean, manta eta saskiarekin, nola ez. Hori guztia ezer konplikatu gabe.

EDITfoto21

Naturan galdu eta arnasa hartu...

Aire freskoa eta lasaitasuna nahi dituzu? Donostia natura da! Oinez edo bizikletaz egiteko ibilbide ugari proposatzen dizkizugu: hiru hondartzak (Kontxa, Ondarreta eta Zurriola), parkeak eta lorategiak, edo Donejakue Bidea bera...

Kontsultatu jarduera horiek guztiak eta askoz gehiago Donostiako Turismo Bulegoan edo online shop honetan: www.sansebastianturismoa.eus

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar