Itsas jarduerak Pasaiako badian

Lucretia, belaontzi tradizionala
Lucretia, belaontzi tradizionala

Aski ezagunak dira Pasaiako badiaren erakargarritasunak: arkitektura pintoreskoa, sarrerako bokale ikusgarria edo gastronomia. Hala ere, bada beste modu bat, oso originala, badia berezi hau ezagutzeko: itsasotik.

Belaontzian zeharkaldia

Antzinako belaontzi batean nabigatzeko ametsa egia bihur dezakezu: Lucretia ikusgarria. Bertan Donostia-Pasaia zeharkaldia egin ahal izango duzu eta euskal kostaldeko paisaiarik politenetariko batez gozatu, edo badiaren barnealdetik nabigatu eta itsaso zabalera irten Jaizkibel eta Uliako itsaslabarrak ikusteko.

PIRAGUAK1

Piragua eta paddle surf

Badiako ur lasaietan piraguan nabigatzeko ez da esperientziarik behar, beraz, familian gozatzeko jarduera aproposa da, piragua bikoitzak ere badituztelako. Era berean, Pasaiako portuko barruko urek paddle surf modalitaterako bitarteko ezin hobea eskaintzen dute. Taulen eta piraguen alokairuaz gain, 90 minutuko edo 2 orduko ibilbide gidatuak eskaintzen dira.

Itsas txangoak

Itsasontziz irteerak euskal kostaldean, modalitate guztietan: ibilbideak, arrantza, bisita gidatuak, ilunabarrak, afariak... Jaizkibelgo eta Uliako itsaslabarrak edo itsasoko kirol-jardunaldiak miresten, profesional handien laguntzarekin.

BRAI-excursiones-marítimas

Ontzi bat alokatu

Bere kasa nabigatu nahi dutenek edo gogokoen duten jarduera egin nahi dutenek (arrantza-irteerak, afariak, snorkela, zetazeoak ikustea, etab.) aisialdirako ontzia alokatu dezakete. Hainbat aukera daude, patroiarekin edo gabe, ibilbide gidatuak, neurrira egindako zerbitzuak...

Urpekaritzako irteerak

Irteerak Pasaiako portutik maila guztietarako eta bataio-ziurtagiria. Itsasertzeko zati honetan hainbat urperatze-modalitate egin daitezke, orografia berezia dutelako, hala nola, ontziak eta aztarna arkeologikoak, aingurak eta kanoiak...

Mater
Mater

Mater Ecoactivo Itsasontzi-museoa

Jaizkibelgo itsaslabarretarako irteerak, antxoa-kontserben tailerra, zetazeoak ikustea, zabor-arrantza eta abar dira Materrek uda honetarako antolatzen dituen jardueretako batzuk. Horrez gain, ohiko bisita gidatuak egiten ditu museo ecoactivo itsasontzira. Egurrezko atunontzi tradizional honek, bere historia eta ingurua ezagutzera emateaz gain, itsasoaren zaintza zein garrantzitsua den erakusten digu.

www.oarsoaldeaturismoa.eus     turismoapasaia@oarsoaldea.eus

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar