Getxon erosketak non egin

Basagoiti Hiribidea
Basagoiti Hiribidea
Getxok bere bezero eta bisitari guztiei kalitate eta aniztasun handiko merkataritza-establezimenduen sare zabala eskaintzen die. Hurrengo lerroetan, gune ezagunenak erakutsiko dizkizugu.

Areeta-Romo

Areetako erdiguneko zenbait kaletan diseinua, dekorazioa, moda eta izen handiko markak aurkitzeko denda ugari daude. Bertako boutiqueak ere ezagunak dira; nazioarteko diseinatzaile onenen aukeraketa eta euskal produktu tradizionalak dituzten gourmet produktuen denda txikiak nabarmendu behar dira.

Algorta

Algortako Azoka erreferentziazko puntua da herriko nekazari txikien baratzetatik iritsitako produktu freskoak eta kalitate handiko haragi eta arrainak aurkitzeko. Torrene kalean dago, Correoseko bulegoaren alboan.

Areetan bezala, Algortako erdigunean eta azoka inguruko kaleetan saltoki ugari daude eta Getxo bisitatzean beharrezkoak izan ditzakezun mota guztietako produktuak eta zerbitzuak aurkituko dituzu.

Algortako Azokak eraiki zenetik, 1940 urtetik, historia bitxia du: Gerra Zibilean babesleku gisa erabili zen, udalerrian hormigoiz egindako eraikin bakanetako bat baitzen. Getxoko herritarrak bertako sotoan babesten ziren alarma antiaereoek arriskuaz ohartarazten zutenean. 2001 urtean birgaitu egin zen arkitektura irizpide berberei jarraituz (estilo arrazionalista) baina garai berrietara egokituz.

Azokaren ordutegiak: Astelehenetik ostiralera 08:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbatetan 08:00-14:00.

Getxo
Getxo

Informazio gehiagorako www.getxo.eus

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar