Javier Hurtadok Euskadiko turismo-produktu berriak aurkeztu ditu Parisen

Sailburuak bilera bat izan zuen Frédéric Hocquard hiriburuko turismo-arduradunarekin eta Parisko Alkatetzarekin. Agenda amaitzeko, aurkezpen eta harrera ekitaldia egin zuten Pariseko Espainiako Enbaxadan, euskal gastronomiaren eskaintza aukeratu bat ezagutzeko afari batekin. Ekitaldian Victorio Redondo enbaxadorea, Daniel Solana Basquetourreko zuzendaria eta Mª José Gómez Espainiak Parisen duen Turismo Bulegoko zuzendaria izan ziren.

Javier Hurtado sailburuak nabarmendu zuen eskaintza berriarekin desestazionalizazioko eta Euskadira datorren bidaiaria lurralde osoan banatzeko estrategian eragin nahi dela. "Gure estrategia ez da lasterketa inkrementalista bat, baina zifrak berreskuratzea oso garrantzitsua izaten ari da pandemiaren ondorioak bere negozioetan pairatu zituen euskal turismo-sektorearentzat. Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailetik euskal turismoaren iraunkortasunaren aldeko apustua egiten dugu, eta hori, besteak beste, desestazionalizazioarekin lortzen da, helmuga hori sustatuz".
Frantziako merkatua
Frantziako merkatu igorlea lehentasunezko publikoetako bat da, eta Euskadiko turismoarekiko leialtasun handiena erakutsi izan du tradizioz. Izan ere, aurten gehien hazi denetako bat da, %18ko hazkundea izan baitu turismoak Euskadin oro har, pandemiaren aurreko 2019ko datuekin alderatuta.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.