Solar de Samaniego, Best Of Wine Tourism-en sarituak

Guido van Heltenen esku-hartzea Solar de Samaniegon
Guido van Heltenen esku-hartzea Solar de Samaniegon

Más sobre:

Great Wine Capitals (GWC) Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sareak urtero ematen dituen Best Of Wine Tourism sariak joan den azaroan banatu ziren Guggenheim Bilbao Museoan. Solar de Samaniegoko (Araba) Upeltegiak 70eko hamarkadako industria-arkitektura berrinterpretatzeko proiektu handiagatik sarituetako bat izan zen.

Best Of Sariek bikaintasuna eta berrikuntza aitortzen dituzte kategoria hauetan: Ostatua; Jatetxeak; Arkitektura, Parkeak eta Lorategiak; Artea eta Kultura; Enoturismoko Esperientzia Berritzaileak; Enoturismoko Zerbitzu eta Praktika Iraunkorrak.

Araban zazpi enpresa aurkeztu dira sarietara: Solar de Samaniegoko Upeltegiak, Izadi Upeltegiak, Wine Oil Spa Sercotel Villa de Laguardia, Baigorri Upeltegiak, Lozano Upeltegiak, Ciudad del Vino Marqués de Riscal eta Javier San Pedro Ortega Upeltegiak.

Ardoaren turismoaren Best Of sariak

Ardoaren Turismorako Best Of Sariak 2003an sortu ziren Ardoaren Kapital Handien Munduko Sarearen ekimenez. Sare horrek nazioartean sona handia duten mahastizaintzako eta ardogintzako eskualdeei lotutako hamaika hiriburu biltzen ditu, enoturismoaren bikaintasuna aitortzeko: Adelaide (Australia), Burdeos (Frantzia), Ciudad del Cabo (Sudáfrica), Lausanne (Suiza), Mainz-Rheinhessen (Alemania), Mendoza (Argentina), Oporto (Portugal), San Francisco-Napa Valley (EEUU), Valparaíso-Valle de Casablanca (Chile) eta Verona (Italia).

Best Of Wine Tourism: Carlos Alonso Jentoft (Solar de Samaniego) eta Eduardo Mozo (Arabako Ganbera)
Best Of Wine Tourism: Carlos Alonso Jentoft (Solar de Samaniego) eta Eduardo Mozo (Arabako Ganbera)

Guido van Heltenren muralak

Guido van Helten australiar muralgilearen esku-hartze artistiko izugarriak eskualdeko erreferente bihurtu du Milioi Erdiko Gunea -milioi erdi litroko edukierako depositu handiak, inoiz erabili gabekoak-. Leku horretan, harrigarria da ardo bat egitearen eta liburu bat idaztearen arteko lotura estua.

'Beber Entre Líneas'

Ekimen hau upeltegiaren jatorrian dago, Felix Mª de Samaniego fabulistaren La Escobosa lursail historikoan, eta ardoaren eta literaturaren kulturak modu originalean uztartzen ditu.

2020ko Espainiako Ardoaren Ibilbideen Esperientzia Enoturistiko Onena bezala saritua, bisita 'Beber Entre Líneas' proiektuan inspiratutako ibilbidea da, ardoaren eta literaturaren kulturen fusioa. Esperientzia ahaztezina eskaintzen dio bisitariari, mahastiaren ondoan ditugun kanpoaldeko espazio berrituak ezagututa, kultura-paisaien eta ondarearen UNESCO Katedrarekin egindako nazioarteko lehiaketa baten ondoren diseinatuak.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar