Bilbo kulturaz betetzen da ‘Bilboko Kalealdia’ren 23. edizioan

Bilboko KALEALDIA - Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia astelehen honetan, hilak 27, hasi da, programazio gehiagorekin. Bilboko Udalak antolatutako emanaldi berri honek uztailaren 2ra arte iraungo du, eta zirku, dantza, antzerki eta clown kalitate handiko 33 ikuskizun ekarriko ditu hirira, sei egunetan zehar gozatu ahal izango direnak.

BILBOKO KALEALDIAk nazioarteko presentzia handia izango du 23. edizio honetan, pandemiaren ondorioz bi ediziotan murriztua. 10 konpainiak bidaia egingo dute Europako hainbat lekutatik Bizkaiko hiriburura, bilbotarrek hirian gelditu ohi ez diren ikuskizunez goza dezaten: Chris Iris (Alemania); Das Arnak (Frantzia); Keep Company (Frantzia); Le Piano Du Lac (Frantzia / Asturias); Les Malles Cie. (Suitza); Les Rustines De L’ange (Frantzia); Nicole & Martin (Suitza); Ô Quel Dommage Cie. (Bélgica); Panorama Kino Theatre (Suitza); eta Tobia Circus (Italia); baita Brassass konpainia ere, Argentinakoa.

2020ko edizioa
2020ko edizioa

12 euskal konpainia

Programazio aberats eta askotariko honen zati handi bat hurbileko kultur eragileengandik iritsiko da. Kultura-estrategiaren barruan, Bilboko Udalak programazioaren ateak ireki dizkie berriro euskal konpainiei, eta horiek hiriko agertoki desberdinak erabili ahal izango dituzte erakusleiho gisa, beren lana ezagutzera hurbiltzen diren pertsona guztiekin partekatzeko.

Horrela, ekainak 27tik uztailak 2ra arte, proposamen hauetaz gozatu ahal izango da: Dantzaz; Ertza; Hika Teatroa & Oinkari Dantza Taldea; Hortzmuga Teatroa & Deabru Beltzak; La Trapecionista Cía.; Mystérieuses Coiffures; Panpotx Kultur Elkartea; Bilboko Udal Banda; Trakamatraka; eta Zirkozaurre.

Konpainia horien eskutik, dantza, kale antzerkia, musika, clown edo instalazio artistikoen ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute Bilboko Kalealdiko leku ezberdinetara hurbiltzen direnek.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Tenemos el mejor contenido de calidad turística y te lo enviamos a tu bandeja de entrada todos los meses.

Te van a encantar