Euskadik bere natura sustatzen du National Geographic-ekin

Gaztelugatxeko Doniene.
Gaztelugatxeko Doniene.

National Geographic-ko profesional talde bat Euskadiko kostako eta naturako hainbat baliabidetan ibili da erreportaje eta bideo sorta bat egiteko. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, TurEspañarekin elkarlanean, Erresuma Batuko, Frantziako, Belgikako, Alemaniako, Holandako eta Estatu Batuetako merkatuetara zuzendutako turismoa sustatzeko kanpaina bat abiarazi du, udako denboraldiaren amaieran.

irewwwkia2

National Geographic-eko talde bat, beste profesional batzuen artean Matthieu Paley, World Press Photo saria jaso duena eta nazioarteko bidaia- eta natura-argazkilari ospetsuenetako bat, hainbat lokalizaziotan izan dira, eta hori argazki-erreportajeetan eta ikus-entzunezko piezetan islatu da, non bertako gonbidatuak izanik baliabideen ezaugarriak azaldu diren. Hari nagusia euskal itsasgizonen historia izan da, bisitatu diren lekuei lotua, eta, batzuetan, horiekin lotutako kondairak.

Erreportajeetan, Matthieu Paleyk Albaola itsas faktoria bisitatzeko aukera izan du, eta bertako arduradun Xabier Agoterekin hitz egin du. Arduradun horrek nao San Juan itsasontziaren fabrikazioaren sekretuak partekatu ditu, Pasaiako ontziolan eraikitzen den lehen merkataritza ontzi transozeanikoaren erreplika. Euskal kostaldeko leku enblematikoak ere bisitatu ditu, hala nola Gaztelugatxeko Doniene edo Elantxobe, Ogoñoko itsaslabarrak eta Lamiei lotutako elezaharra. Ibilbide honek Amaia Gabantxo itzultzaile eta abeslariaren azalpena izan du.

irewwwwkia

Ekimen hau Erresuma Batuko, Frantziako, Belgikako, Alemaniako, Holandako eta Estatu Batuetako merkatuei zuzendutako Euskadiko turismoa sustatzeko kanpaina baten parte da

National Geographic-ekin egindako akordioari esker, mezuaren erakargarritasun eta sinesgarritasun handiko edukiak sortu dira, materiala izen handiko marka batek egiten duelako. Gainera, kanpaina horri esker, bidaia-kazetaritzarekin lotutako sormen-talenturik onena bisitatu du Euskadin, eta nazioarteko proiekzioa duten profesionalek egindako erreportaje gogoangarriak garatu dira. Azken batean, marketinean Branded Content deitzen dena da, eta bere helburua Euskadiko Helmugako merkatu estrategikoen eta natura-turismoan dituzten indarguneen ezagutza eta iraunkortasunaren aldeko apustua handitzea da.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar