Gozatu 300 jarduera baino gehiagoz Bizkaian

OLA-GIGANTE

Más sobre:

Bilbao Bizkaia Erreserba atariak lurraldeko 120 turismo-enpresaren jarduerak biltzen ditu. www.visitbiscay.eus webgunetik eskura daiteke, eta kultura-, kirol- eta gastronomia-planak zuzenean kontsultatzeko eta erreserbatzeko aukera ematen du, publiko guztientzat eta lurralde osoan.

Pelota partida Miribillan.
Pelota partida Miribillan.

Bilbao Bizkaiko Erreserbak 300 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu, familiei, bikoteei, taldeei eta adinekoei zuzenduta, hiru hizkuntzetan. Mota guztietako publikoentzako jarduerak, Bizkaiko eremu guztietan banatuta: parke naturalak, ibilbideak eta txangoak, Bizkaiko txakolina, artisautza, museoak eta kultur ondarea, umeentzako jarduerak.

Zentralak kultur planak, kirol eta gastronomia jarduerak eskaintzen ditu hirian, kostaldean eta mendian. Lurraldeko 120 turismo-enpresaren plan zehatzak dira. Horietako batzuk doakoak dira, eta beste batzuk ordainpekoak, askotariko prezioekin: museoetara bisitak eta sarrerak, 10 euro baino gutxiagorekin; turismo aktiboko esperientziak, 10 eta 30 euro artean; eta jarduera esklusiboagoak.

PINTXOS-_1_-copia

Bilbao Bizkaia Erreserbak jarduerak interesen eta eremu geografikoaren arabera iragazteko aukera ematen du. Nahi dugun jarduera aurkitzean, data eta pertsona kopuru jakin baterako prest dagoen jakin dezakegu, eta erreserba amaitu. Enpresa hornitzaileak erosketa baieztatuko du eta bonu bat helaraziko dio sartutako emailari, erreserba osatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalekin batera.

01433

Bizkaiko Erreserbak 300 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu, familiei, bikoteei, taldeei eta adinekoei zuzenduta, hiru hizkuntzatan.

Ez galdu:

Salto de Nervión en Orduña

Urduña, ibilbide eta kultura bidegurutzeak

Arabako eta Gaztelako lurraldeek inguratutako Bizkaiko lurrek irla geografiko bihurtzen dute, Nerbioi ibaiaren jaiotzatik oso gertu. Aurkitu Urduña!

Seguir leyendo icono

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar