Gaztelu eta lorategien artean

Castillo de Portilla
Castillo de Portilla

Aukera paregabea Euskadi osoko eskualde ezezagun eta despopulatuenetako bat ezagutzeko: Arabako Haranak. Natura eta historia maite dutenentzat, familian gozatzeko jardunaldi bat dakarkizuegu. Zabaletako Gaztelua, Arabako armarriaren kokagune historiko eta protagonista, eta Santa Katalinako Lorategi botanikoa, floraz maiteminduta daudenentzako gune aproposa.

Portilla herrian, 5km-ko ibilbide txiki bat daukagu zain, SL-A 34 bidezidorretik, baliabide historiko eta turistiko garrantzitsu hau ezagutzera eramango gaituena. Gaur egun, gazteluaren zati bat pasabide eta panelekin berreskuratu da, bisitariak kokagune horren garrantziaren berri izan dezan.

Azken ikerketen arabera, XI. mendearen lehen erdian eraiki zuten, ziurrenik, bai Iruñeko errege Antso Gartzes III.a Nagusiak (1004-1035), bai haren seme García Sánchez III.ak (1035-1054), Arabako lurzoruan zuen agintea finkatzeko bitarteko gisa, Gaztelako konderrian Iruñeko erresuma hedatzeko eta indartzeko prozesu orokor baten barruan.

Portillakoa Gazteluen Ibilbidea izeneko ibilbidean egin daitezkeen hiru gazteluetako bat da. Bidea 15km ingurukoa da eta Portilla, Ocio eta Berganzo lotzen ditu.

Jardín Botánico de Santa Catalina ©basquetour
Jardín Botánico de Santa Catalina ©basquetour

Ibilbidearen ondoren, Portillatik gertu dauden herrietan jatetxe bat bilatu dezakegu, Berantevillan adibidez, edo picnic bat egin.

Gero, Santa Katalinako Lorategi Botanikoa bisitatu dezakezu. Epazio hori Santa Katalina monasterio zaharraren hondakinen artean eraiki zen, eta 5 kontinenteetatik datozen 1.000 espezie inguru ditu. Horrez gain, jauregiaren urmaelak eta hondarrak, elizaren lubakirako eta korurako sarrerak eta agustindarrek bizitza eta baratzea lantzeko eraikitako terrazak kontserbatzen dira. Naturaren eta historiaren arteko jolas perfektua. Espazio hau Parque Estelar Starlight (Starlight Izar Parke) izendatua izan da, beraz, leku honetatik izarrak ikusteko gaueko bisita bat egin behar den esperientzia bat da. Urtea amaitu arte lorategia obrengatik itxita egongo da, baina hobekuntza guztiekin itzuliko da bisitatzen duen orok gehiago goza dezan.

Jardín Botánico de Santa Catalina ©basquetour
Jardín Botánico de Santa Catalina ©basquetour

Plan honi buruzko informazio gehiagorako:

Añanako turismo-bulegoa / 945 351 386

www.turismo.euskadi.eus

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar