Goierri, naturako jardueren paradisua


Ia udalerri guztiak landa-eremuetan daude, eta sarbide eta komunikazio bikainak dituzte A-1 errepidetik. 3-5 eguneko egonaldietarako lekurik aproposena da, bizitoki-eskaintza handia duelako, kalitate handiko ostalaritza duelako eta helmuga benetakoa delako.
Gastronomia, natura eta kultura; hori guztia kalitate zigiluarekin bustita, turistarentzako edo bisitariarentzako lasaitasun giro batean.


Kirola gustuko duten bidaiarientzat, bikoteentzat, Donostia ondo ezagutzen duten eta barrualdea ezagutu nahi duten turistentzat, euskal benetakotasuna ezagutu nahi dutenentzat leku aproposena...
Idiazabal lurraldea
Goierriko gastronomia goierritarren bizimoduaren zati garrantzitsua da eta Idiazabal eta Ordizia dira bere ezaugarriak. Idiazabal da Cheese World Awards sarietan urtero sari ugari jasotzen dituen gazta bikainari izena ematen diona; eta Ordizia asteazkenero, duela 500 urte baino gehiagotik, Euskadiko merkaturik garrantzitsuena ospatzen den lekua.
"Basque Highlands"
Aizkorri-Aratz (Zegama) eta Aralarko (Lizarrusti-Ataun) interpretazio zentroak bisitatzea gomendatzen dugu, baita Segurako, Zegamako edo bide berdeko gure orientazio jokoren batez gozatzea ere.


5 gomendio
- Gaztandegiren batean murgiltzea. Idiazabal gazta egiten duen artzain baten eskutik, jaki honen elaborazioa ezagutu ahal izango dugu.
- Dastatzeak eta uztarketak egitea, eta taloen tailerra.
- Sagardotegiak, urte osoan zabalik.
- Segura Erdi Aroko hiribildua eta Zeraingo Parke Kulturala.
- Ordiziako azoka bisitatzea asteazken guztietan.
Goierriko Turismoa - Goitur
943 161 823 / 610 405 149 - goierri@goierriturismo.com - www.goierriturismo.com
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.



