Turismoa Euskadin 2019ko mailatik gora dago


Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak udan turismoaren balantzea egin du EUSTATen datuak argitaratu ondoren. Turismoaren Nazioarteko Egunean, sailburuak honako hau gogoratu du: "Haren garrantzia, ez soilik ikuspegi ekonomikotik, baita kulturaletik eta kohesio sozialetik ere. Euskadin, turismoa BPGren % 6,4 da, 100.000 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan turismoaren sektorean, baina askoz familia gehiago sektore horren mende daude".
"Abuztuko turismo datuak ezagutu ondoren" jarraitu du sailburuak, "esan dezakegu Euskadiko udak turismoaren aurreikuspenak gainditu dituela. 2019ko abuztua baino zifra handiagoak ditugu sarreretan, gaualdietan eta batez besteko tarifetan".

"Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik kalitatezko turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Ez dugu kopuruetan oinarritu nahi, ezta turismoaren hazkunde kuantitatiboan ere, baizik eta turismo-eredua hazkunde jasangarri eta iraunkorrera, urtarokotasuna kentzera, fluxuak lurraldearen arabera banatzera eta egonaldia handitzera bideratu nahi dugu. Hala ere, onartu behar dugu, pandemiak turisten sarreretan izandako beherakadaren ondoren, 2019ko susperraldiaz hitz egin ahal izatea oso albiste ona dela krisi honetan asko sufritu duen sektore batentzat", amaitu du sailburuak.

Euskadin, turismoak BPGren
%6,4koa da eta 100.000
pertsonak lan egiten dute
sektorean
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.