Euskadi zure taldearekin edo familiarekin ezagutu nahi duzu? Planak ezin konta ahala dira... The Basque Route ibilbide turistikoak aukera horiek guztiak ezagutzeko eta konektatzeko aukera eskaintzen du ia 950 kilometroko ibilbidean eta zortzi etapetan zehar; hori guztia, ahazteko zailak diren esperientziak ezagutzeko eta gertutik bizitzeko, etxera itzultzean kontatu nahiko duzue.


Izan ere, Euskadi, herrialde txikia izanik ere, familian bizitzeko, sentitzeko eta gozatzeko helmuga ezin hobea da, joan-etorri handirik gabe. Esan genezake ez dela gehiago sartzen hain leku txikian. The Basque Route ibilbide ezin hobea da modu lasaian erakargarri ugariz gozatzeko: paisaia anitza, karisma eta xarma handiko herriak, klima onbera, milaka urteko kultura, gastronomia ospetsua, etab.


Familiek plan ugariz gozatu ahal izango duzue geografia osoan, adin guztietarako jarduera ugari aurkituko baitituzue. Club Euskadi Turismo Familiar elkarteak 230 enpresa baino gehiago ditu, kalitate-estandarrak betetzen dituztenak, eta Family Friendly orientazio argiarekin lan egiten dute.
Jarduera egokituak, handiak, txikiak eta ez hain txikiak, hain erakargarriak eta askotarikoak diren jarduerak egin ditzazuen: belaontziko irteerak, bizikleta-ibilbideak, ihes-gela bateko adrenalina esperimentatzea, Urkiolaren magalean artzaintza egitea, surf klase bat, abentura-parkeak, kultura gastronomikoa ezagutzea gure interpretazio-zentroren batean, upategi bat umeekin bisitatzea...


Eskaintza zabala gustu eta familia guztientzat. Denbora falta zaizue!
Ibili, bizi, sentitu eta kontatu!
Gure Newsletterera harpidetu
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.




