Bizkaia Open Internacional, udaberriko onena pilotaren inguruan

Pilotariak Bizkaia Open aurkezpenean.
Pilotariak Bizkaia Open aurkezpenean.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Innpalak antolatutako Torneoan Bizkaia Frontoia, Larrabetzu, Plentzia, Sopela, Armintza eta Zierbenan 10 jardunaldi jokatuko dira. Apirilaren 2tik ekainaren 11ra.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Bizkaia Open Internacional 2022 Txapelketa aurkeztu du, apirilaren 2an Bizkaia Frontoian hasiko dena, Iosu Urkijo Innpalako koordinatzaile teknikoarekin eta aurtengo edizioan parte hartuko duten palistekin batera.

10 jardunaldik osatuko dute txapelketa, eta sei bikotek jokatuko dute: Necol eta Alkorta; Gaubeka eta Del Rio; Fusto eta Ruiz; Maldonado eta Gordon; Madariaga eta Urrutia; eta Ibarguren eta Ibai Perez.

Bizkaia Open Nazioarteko Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko da. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Innpalak antolatutako Torneoan sei jardunaldi jokatuko dira Bizkaia Frontoian, bat Larrabetzun, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.

Lorea Bilbao Ibarra diputatuak azaldu duenez, "txapelketa honek zaletasun handiagoa sortzen laguntzen du, belaunaldi berriak ere palari lotzeko eta zaletasuna indartzeko".

Partidetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiako leihatilan erosi ahal izango dira eta prezioa 6€-koa izango da. Finalerdiak eta finalak ETB1ek zuzenean emango ditu eta sailkapen-liga Bizkaia Frontoiaren Facebook-aren bidez jarraitu ahal izango da.

izkaia Frontoia durante un partido.

"Belaunaldi berriak palari lotu eta zaletasuna indartzeko laguntzen du txapelketa honek", Lorena Bilbao

Suscríbete a nuestra Newsletter

Tenemos el mejor contenido de calidad turística y te lo enviamos a tu bandeja de entrada todos los meses.

Te van a encantar