Donostiak 2023-2027 turismo-eredua aurkeztu du

Más sobre:
Pasa den ostiralean, Chillida Lekun, datozen urteetan Gipuzkoako hiriburuaren turismoa definitu nahi duen ekimen honen aurkezpena egin zen. Jasangarritasunean eta parte-hartzean oinarritutako turismo-eredu berria, guztiontzako turismo atseginagoa lortzen lagunduko diguna.

Azken urteotan aldaketa sakonak izan ditugu mundu osoan, eta horrek ondorioak ditu Donostiako turismo-sektorean. Hainbat erronkari egin behar diegu aurre: koronabirusaren krisitik suspertzea, gure jarduera garapen iraunkorrera lerrokatzea, larrialdi klimatikoa kudeatzea eta hiriaren oparotasunari eustea.
Turismo-jarduerak eragina izan dezake helmugako eremu askotan, eta, horregatik, beharrezkoa da zeharkako ikuspegi batetik heltzea, kudeaketa-eremuak kontuan hartzen dituena, hala nola iraunkortasuna, kulturaren babesa edo tokiko komunitatearen garapen sozioekonomikoa.

Visit Bizi plan berri hau aurreko turismo-planaren jarraipena da, baina hiria helmuga turistiko gisa kudeatzeko foku handiagoa du; bisitarien hazkunde-zifrei begiratzeari uzten dion plan bat da, eta herritarren, bisitarien eta sektorearen arteko oreka eta ongizatea lortzeko neurriak sustatzen ditu.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.