“Hau amets bat da”, dio Behobia-Donostia lasterketaren irabazleak

Behobia eta Donostia lotzen dituzten 20 kilometroez gozatu dute ia 30.000 atletek. Nan Oliveras, Olotekoa, eta Cristina Silva, Bartzelonakoa, izan dira lasterketaren irabazleak.

Cristina Silva irabazleak helmugan adierazi duenez, bere garaipena "amets bat da, jendeak asko animatzen zaitu, subidoi handia ematen dizu. Pixka bat sufritzen da, baina azkar joatea lortu dut eta hortik aurrera oso eroso joan naiz. Ez nuen irabaztea espero". Kataluniarrak aitortu du unerik onena Mirakruzeko gainaren ondorengo zuzengunea dela, eta garaipena "familiari eta nire klubari eskaintzen diot, beti laguntzen didatelako. Sagardotegi batean ospatuko dugu".
Bestalde, Nan Oliveras gizonezkoen irabazleak helmuga zeharkatu eta berehala adierazi duenez, "hona etortzeko gogo handia nuen eta, irabaztea, ikusgarria da. Nire erritmoa inposatzen saiatu naiz eta horrela izan da. Korritu dudan lasterketarik onenetakoa da. Duela bi urte utzi gintuen nire aitari eskaintzen diot garaipena".
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.