HUB Gipuzkoa Turismoa, sektorearentzako topagunea

Interior del HUB Gipuzkoa Turismoa
Interior del HUB Gipuzkoa Turismoa

Donostiako erdigunean, Maria Cristina hotelaren ondoan, inauguratu berri dute turismoan aritzen diren Gipuzkoako enpresentzako topagune hau.

Espacio de reuniones del HUB Gipuzkoa Turismoa
HUB Gipuzkoa Turismoa

Balio anitzeko gune berri hau Donostiako erdigunean dago, eta turismo-sektoreko ekintzaile eta eragile guztien eskura dago. Lanpostuak, bilera-gela eta erabilera anitzeko gelak ditu, era guztietako ekitaldi presentzial edo birtualetarako ikus-entzunezko ekipamenduz hornitua.

Gipuzkoako turismo-enpresentzako aholkularitza zerbitzuak izateaz gain, sektorearen berrikuntza sustatzeko programak garatzen ditu.

HUB Gipuzkoa Turismoa
HUB Gipuzkoa Turismoa

Iraunkortasuna eta digitalizazioa

Hub Gipuzkoa Turismoak turismoaren industria bultzatu nahi du lurraldera erakartzeko produktu berriak sortuz, jasangarritasuna eta digitalizazioa zeharka txertatuz.

Gipuzkoako turismo-industriak tamainaz hazi behar du, lehiakorragoa, berritzaileagoa, balio erantsia sortzen duena eta kalitatezko enplegua sortzen duena. Sektoreak jasangarritasuna eta digitalizazioa zeharka txertatu behar ditu.

Gipuzkoako turismoak lurraldera erakartzeko produktu berriak behar ditu, eta 2020-2024 Turismoko Plan Estrategikoak tresna berriak behar ditu hedatzeko.

HUB Gipuzkoa Turismoa

Camino, 1 (Hotel Maria Cristina ondoan)

20004 Donostia / San Sebastián

Tel: 943 41 51 51         info.hubturismoa@gipuzkoa.eus

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:30 y 15:00 - 18:30h.

Uztaileko eta iraileko larunbatak: 10:00 - 14:00h.

Abuztuan: 10:00 - 14:00h.

Exterior del HUB

HUB topaketa eta aholkularitza

espazio bat da,

non berrikuntza sustatzeko

programak garatu ahal

diren lekua

Hau gustatu bazaizu, ez galdu:

Sin Título, José Antonio Sistiaga. 1981

Jose Antonio Sistiaga margolariaren atzera begirakoa Kubo Kutxan

Kubo Kutxak 2022a inauguratu berri du Euskal Herrian bizirik dagoen artista garrantzitsuenetako honen atzera begirakoarekin. Gaur Talde mitikoko kidea, bere ibilbide artistikoak beti izan du kolore eta askatasunaren keinu oso nabarmenak. Maiatzaren 22ra arte.

Seguir leyendo icono

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Asko gustatuko zaizu