Cook&Fashion 2022, moda eta gastronomiaren onena

©Ainara Alkorta Cook&Fashion
©Ainara Alkorta Cook&Fashion

Más sobre:

Jatea eta janztea bezalako ezinbesteko bi premia, modaren eta sukaldaritzaren profesionalen sentsibilitatearen bidez artearen kategoriara igota. Cook&Fashion, moda eta gastronomia uztartzen dituen ekitaldirik onena, ekainaren 2an San Telmo Museoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak (Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua), Donostiako Udalak eta Biarritzeko Udalaren lankidetzak bultzatuta, Cook&Fashion 2022ren aurkezpena egin zen atzo, Eneko Goia alkate jauna, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Cook&Fashioneko zuzendari Mario Vera jauna eta hainbat chef eta diseinatzaile bertan zirela. Dena garaiko auto batekin girotua.

Cook&Fashion

Moda eta gastronomia uztartzen dituen nazioarteko ekitaldia. Berezia, nabarmena, erasokorra eta mediatikoa. Cook&Fashion programaren helburua gure lurraldea eta gure profesionalak gastronomiaren eta modaren alorretan sustatzea da.

Aurten ekitaldia Donostiako San Telmo Museoan izango da, eta honako parte-hartzaile hauek izango ditu:

Gastronomia: Elena Arzak (Arzak), Paul Arrillaga (Zazpi STM), Ismael Iglesias (Rita y Gaia), Amaia Ortuzar (Ganbara), Anouck & Joris (La Maison Blanche aux Volets Bleus), Unai Paulis eta Mateus Mendes (Maun Grill), Scott Serrato (Chez Scott), Cristina Oria eta Julian Iantzi - Danako.

Moda: Ágatha Ruiz de la Prada, Devota & Lomba, María Lafuente, Andres Sarda, Malne, Raquel Balencia, Oihana Hernáiz, Eñaut Barruetabeña eta Yolanda García.

Diseinatzaileek look bat proposatuko dute, sukaldariek erreplikatuko dutena.

Iker Goiria eta Eneko Goia komunikabideei egindako aurkezpenean. ©Ainara Alkorta Cook&Fashion
Iker Goiria eta Eneko Goia komunikabideei egindako aurkezpenean. ©Ainara Alkorta Cook&Fashion

Cook&Fashion 2022ko pintxoaren astea

Ekitaldia herritar guztiei hurbiltzeko asmoz, Cook&Fashion 2022 pintxoaren astea egingo da. Aurten, Raquel Balencia diseinatzaile donostiarrak proposatutako look batean oinarrituko dira establezimendu parte-hartzaileak, pintxo formatuko erreplika bat egingo dute, aste horretan zehar beren establezimenduetan erakusteko.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar