Igartubeiti baserriak Patrim 4.0 garatuko du berrikuntza sarean

Flavours-Igartubeiti©Stuart-MacDonald©
Flavours-Igartubeiti©Stuart-MacDonald©

Igartubeiti Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailerako Sare honen bazkidea da 2013az geroztik. Sare horrek bi aldeetako erakundeak biltzen ditu, Pirinioetako Kultura Ondarearen Zentroetarako elementu egituratzailea izateko helburuarekin, ezagutza sortzeko eta transferitzeko proposamen komunen gainean lankidetzan arituz eta ondarea/produktua/lurraldea trinomioa kudeatzeko eredu kolaboratibo, berritzaile eta iraunkorra bultzatuz.

Igartubeiti baserri museoa tailerra 2 (003)

INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2021-2027 Programaren Programazio Batzordeak EFA127/01 PATRIM 4.0 proiektuaren ebazpena onartu du, eta Igartubeiti Baserri Museoa proiektu horren parte da. Proiektua datozen hiru urteetan garatuko da, guztira 1.364.663 €-ko aurrekontuarekin eta INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren 887.030,70 €-ko finantza-laguntzarekin, hau da, EGEF funtsen laguntzaren % 65.

4-Flavours-Igartubeiti©Stuart-MacDonald©DSC_4547-_-INTERIOR-CASERÍO-IGARTUBEITI

Proiektuaren ardatzak honako hauek dira:

- Ondarearen Kudeaketa Integralerako Ereduak Mendiko Lurraldeetan:
Museoak eta Lurraldeak, Kalitatea, Prestakuntza eta Dibulgazioa, Jakintzen hibridazioa eta Herentzia kulturala.
- Patrim 4.0, kultura- eta ondare-xede bat:
Patrim Helmugak, Pyrenoteca, Artisten Egoitzak, Museo Birtuala eta Erakusketa Ibiltariak.
- 4.0 kapitulua. Berrikuntza eta iraunkortasuna:
Irisgarritasuna, iraunkortasuna, digitalizazioa, esperientzia-turismoa eta familia-turismoa.
- Datozen hiru urteetan garatuko diren ekimenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: artisten egoitzen deialdia, ondarea tokiko ekoizleekin eta artisau-ekoizleekin lotzen duten dinamizazio-tailerrak, kulturaren eta ingurumenaren iraunkortasunaren ikuspegitik, eta Ondareari eta Kultur Nortasunari lotutako kalitate-ikur bat sortzea.

Era berean, irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna etengabe hobetzeko lanean jarraituko da, jardunbide egokiak partekatuz eta ezagutzak trukatuz. Digitalizazioa eta publikoarekiko elkarrizketa, batez ere familian oinarritutakoak, beste alderdi azpimarragarri batzuk izango dira.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar