Bilbo-Bizkaiak abian jarri ditu Turismo Bonuak

Gehiago:

Programaren helburua da "BILBAO BIZKAIA TURISMO BONU" bonuen bidez Bilboko eta Bizkaiko turismo-sektoreko establezimendu/enpresetan herritarren kontsumoa sustatzea, Bizkaiko Lurralde Historikoko turismo-jarduera berreskuratzea errazteko.
Hala, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, programa honen bidez, Bilboko udalerrian eta Bizkaiko Lurralde Historikoan zuzeneko kontsumoa bultzatu nahi dute, pandemiak gehien eragiten dion sektoreetako batean, hots, turismo-sektorean, suspertze ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko eta Bilbao Bizkaia helmuga erakargarri eta dinamiko gisa kokatzeko.
Erosi orain zure bonoa eta %100ean bizi Bilbo Bizkaia!

• Ostatuak: 80 euroko balioa duen bonua, eta zuk 40€ bakarrik ordaintzen dituzu (zuzeneko erreserbak establezimenduarekin).
• Turismo-jarduerak: 50 euroko balioa duen bonua, eta zuk 25 euro bakarrik ordaintzen dituzu.
• Pakete turistikoak: 200 euroko balioa duen bonua, eta zuk soilik 100€ ordaintzen dituzu (turismo-produktuak kanpoan utzita, Bilbo Bizkaian).
* GARRANTZITSUA: Gogoratu gehienez 3 bonu erabili ahal izango dituzula tiket edo faktura bakoitzeko.

Turismo Bonuak
%50eko deskontua egiteko
aukera izango dute
Hau gustatu bazaizu, ez galdu:
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.