Donostiak Glad Is The Day gehiago nahi du

48486077526_54bc83b429_o

Donostia Kulturak Glad Is The Day jaialdiaren seigarren edizioa antolatu du. Abuztuaren 28an, hileko azken igandean, Cristina Enea parkea musikaz beteko da berriro.

2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortua, denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Donostiako udan, bi agertoki eta jende ugari biltzen ditu aldi berean familiarra, abangoardiakoa, integratzailea eta berritzailea den jaialdi batean.

48486065946_66bb51fa1c_o

Kontzertuak, DJen saioak, food truckak, azoka txiki bat eta haurrentzako jarduerak dira Keler garagardoaren babesa duen musika-jardunaldiaren egitaraua. 12:00etatik 21:00etara, sarrera doakoa eta jende guztiarentzat irekia, hainbat talde arituko dira Agertoki Nagusian, eta elektronika, hip-hop eta soinurik urbanoenak Ruina Sonican. Etenik gabeko 9 orduko programazioa, izaera eta talentu lokalena, proposamen harrigarriekin eta nortasunez beteekin konbinatzen dituena, azoka txikian zein musikan.

48486250722_5816fcaa74_o

Jaialdia -bere izenaren hitz-jokoan Gladys del Estal militante ekologista omentzen duena- donostiar askoren parke gogokoena den Cristina Enearekin ahalik eta begirune eta adeitasun handienarekin gozatzeko pentsatuta dago. Hiriko parkerik handiena eta basotsuena da, Mandasko Dukeak Donostiari egin zion oparia (horregatik darama emaztearen izena), jatorrizko itxura errespetatzen bazen. Eta horrela izan da: parkeak garai bateko xarma bera du, paumek askatasun osoz ibiltzeko erabiltzen dituzten bidezidor eta lorategi sare osoarekin. Gainera, Glad Is The Day bezalako data seinalatuetan, ospakizun eta kultur emanaldien agertoki bihurtzen da.

48486091436_4c19288e7e_o

Hitzordu handi-txiki bat hiriko parke ezagunenean musikaz gozatzeko eta lagunekin eta familiarekin udako plan ezin hobea egiteko. Behin gaua erorita, DJ gehiagok jarraituko dute muska-gai onenak aukeratzen Egia auzoko gertuko klubetan, asteburua luzatu nahi dutenentzat.

Ez galdu:

Tolosako

Gozatu naturaz eta Gipuzkoako merkatu tradizionalez

Gipuzkoako bihotzean, utzi Aralar Parke Naturalaz eta Txindokitaz harritzen eta liluratzen; eta gozatu Tolosa eta Ordiziako merkatu tradizionalez.

Seguir leyendo icono

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar