ICOFF-GASTEIZ, Film Laburren Nazioarteko Jaialdia

Presentación del cartel.
Presentación del cartel.

Vitoria-Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren lehen edizioak, ICOFF-GASTEIZek, 53 fikzio, animazio eta dokumental lan aurkezten ditu. Apirilaren 4tik 9ra Vital Fundazioa Kulturunean.

ICOFF-GASTEIZ film laburren nazioarteko jaialdi berria da, Kepa Sojo eta Sonia Pacios ditu buru, eta Vital Fundazioaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du. Lehenengo edizioa apirilaren 4tik 9ra bitartean egingo da Euskadiko hiriburuan, Vital Fundazioa Kulturunean (La Paz 5, Dendarabako 1. solairua, Vitoria-Gasteiz). Saioetara joateko sarrerak eta abonuak salgai dira www.fundacionvital.eus webgunean eta Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24).

Jaialdiaren programazio osoa gaur goizean jakinarazi dute Kepa Sojo proiektuaren zuzendari artistikoak, Sonia Paciosekin batera, eta Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak.

Hautapen-batzordeak jasotako 874 film laburretatik 53 aukeratu ditu lehiaketako bi sailetan parte hartzeko. Horrela, OFIZIALAk 30 lan izango ditu eta EUSKO-ARABAk 14.

ICOFF_2_0

ICOFF-GASTEIZeko jardunaldi guztietarako abonuak, 10€ko prezioan edo 2€ko prezioan www.fundacionvital.eus webgunean eskuratu ahal dira

OFIZIALAn hautatutako film laburren aktoreen artean, Espainiako zinemako aurpegi oso ezagunak daude, hala nola Luis Tosar, Belen Rueda, Karra Elejalde, Luis Callejo, Daniel Guzmán, Carlos Santos, José Mota, Iraia Elias, Itziar Aizpuru, Julián Villagrán, Alexandra Jiménez, Fele Martínez, Andrés Gertrudix, Chani Martín, Paula Usero, Olivia Baglivar, Abdelatif Hwidar, Farah Hamed, Gurutze Beitia, Lander Otaola, Andoni Agirregomezkorta... besteak beste.

Abonuak eta sarrerak

ICOFF-GASTEIZeko jardunaldi guztietarako abonua erosi nahi dutenek, 10 euroko prezioan edo 2 euroko prezioan, www.fundacionvital.eus webgunean eta Kordoi Etxean, astelehenetik ostegunera, 8:30etik 14:00etara, 16:30etik 18:30era eta ostiralean, 8:30etik 14:00etara. Halaber, egun bakoitzeko proiekzioetarako sarrerak leihatilan ere eskuratu ahal izango dira, proiekzioa baino ordubete lehenagotik, halakorik balego.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar