Ezagutu hurbiletik Urola Garaia Industriala

Más sobre:
Burdinoletatik eta dolaredun baserrietatik hasi eta gaur egungo industriara, eskualdeak industrializazio-prozesu luzea egin du, batez ere, gure izaeraren elementu bereizgarria den burdinean oinarrituta. Urola Garaia Turismoak, Basque Tour-ekin eta Gipuzkoa Turismorekin lankidentzan, Industria Turismoari buruzko jardunaldia antolatu du asteburu honetarako, “Ezagutu Industria Turismoa barrutik - Ate irekiak” .
Larunbatean eta igandean eskualdeko baliabide ezberdinetarako doako bisitaldiak antolatu dira interesa duen herritar orok industria ondarea ezagut dezan. Bisitak, bakarka, taldean nahiz familian egiteko planak izango dira. Aurrez, ostiralean, Industria Turismoari buruzko solasaldia burutuko dira profesionalentzat.
Astebururako prestatu diren bisitaldian parte hartzeak Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako industria ondarea bertatik bertara ezagutzeko aukera emango du. Bisitak gidatuak izango dira eta horrek balio erantsia eskainiko dio, adituen eskutik hainbat datu, pasarte eta xehetasun ezagutuko baititugu. Gainera, bi bisita berezi ere antolatu ditugu: Orbegozora eta Sarraldera”.

Orbegozo eta Sarralde
Patrizio Etxeberria, Madaya edo Irimo bezalako beste lantegi batzuekin batera, Urola Garaia industrializatu zuten funtsezko piezak dira. Lantegi hauek industria-garapen handia eragin zuten eskualdean eta industriaren oparotasunak lanpostu asko sortu zituen eta jende asko erakarri zuen udalerrira. Aurrekaririk gabeko hazkunde demografiko honek baldintzatu dute eskualdeko hiri-, gizarte- eta ekonomia-egitura. Gaur egun, lantegi hauek ez daude martxan baina eskualdearen iraganaren eta ondarearen erakusgai dira.
Familia guztiarentzat
“Ezagutu Industria Turismoa barrutik - Ate irekiak” jardunaldian ere, besteak beste, Mirandaolan escape room bat jokatzeko edo Igartubeitin sagar zukua egiteko aukera izango da.

Bisitetan parte hartzeko lekua hartu behar da turismo bulegora 943 72 20 42 zenbakira deituta, whatsappez 688 640 534 zenbakira idatzita edo turismobulegoa@urolagaraia.com helbidera idatzita.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.