Turismoa nabarmen hazi da Bizkaian uda honetan

Ainara Basurko eta Cristina Múgica udako datuen aurkezpenean.
Ainara Basurko eta Cristina Múgica udako datuen aurkezpenean.

Más sobre:

Pandemiaren aurreko zifrak gainditu dira: %12,55 eta %10,33 igo dira, hurrenez hurren, 2019ko udarekin alderatuta, eta 561.342 bisitari eta 1.149.046 gaualdi izan dira aurtengo ekaina eta abuztua bitartean. Bilbok izan da turisten kontzentrazio-gune nagusia (hotel-establezimenduetako sarreren %66,5), nahiz eta ikusten den turistek gero eta interes handiagoa dutela lurraldeko beste gune batzuk ezagutzeko eta bisitatzeko.

Loiu.
Loiu.

Hala islatzen dute Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak aurkeztu duen Bizkaiko Turismo Behatokiaren emaitzek, zeinak adierazten baitu lurraldeko hiriburua eta Busturialdea-Urdaibai direla uda honetan bisitari gehien izan dituzten guneak. Gainera, azkenaldian eskualdeetaranzko bisiten fluxuen birbanaketaren joera sendotzen ari den joera horrekin bat etorriz, zenbait datu jaso dira, hala nola Ezkerraldeak izan duen hazkunde handia, egonaldian bisitatu dutela dioten turistak %25,3 izatetik %52,9 izatera igaro baita.

Lea Artibai (%9,6tik %34,6ra), Arratia Nerbioi (%1,1etik %9,2ra), Uribe Kosta (%17,3tik %23,2ra) eta Enkarterri (%3,2tik %6,5era) eskualdeek ere igoera esanguratsuak izan dituzte. Busturialdea-Urdaibaik, Eskuinaldeak eta Durangaldeak ere hazkunde interesgarriak izan dituzte bisitaldian, baina aurreko kasuetan baino apalagoak, eta Bilbok murrizketa izan du 2019arekin alderatuta: 2019ko egonaldian bisitatutako turistak %94,8 izatetik aurtengo udan bisitatu dutenak %83,2 izatera igaro dira.

Satewwwllite-(2)

Gastu handitzea

Bizkaiko Turismo Behatokiak jasotzen duen beste adierazle positibo bat turistek egonaldian egiten duten gastuaren hazkunde nabarmena da, %49,2ra iritsi baita, batez beste 794,4 euro.

Oro har, atzerriko merkatuetatik etorritakoek estatuko turistek baino %6,3 gehiago gastatu zuten. Lehenengoen artean, gastu handiena britainiarrek egin dute (1.015,8 euro), 2019an batez beste ordaintzen zutena ia bikoiztu baitute (575 euro) eta txikiena Alemaniatik etorritakoek (768,4 euro), nahiz eta ia 200 euro handitu duten gastua 2019aren aldean.

Estatuko merkatuan Andaluzia nabarmentzen da, 819,3 euroko batez besteko gastuarekin (2019an 574,80 eurokoa zen), eta Madrilek du gastu txikiena: 785,4 euro egonaldi bakoitzeko.

Ostatua eta jatetxeak dira gehien gastatzen diren kontzeptuak (batez beste, 333,3€ ostatuan eta 255,9€ jatetxeetan), baina helmugako jarduerek hazkunde nabarmena izan dute ere gastuan: 2019ko udan egonaldi bakoitzeko 60,2€-ko batez bestekoa izatetik, 2022ko udan 129,3€-koa izatera igaro da, eta Estatuko merkatua da horietan gehien inbertitzen duena (130,6€, atzerriko 125,3€-ren aldean).

Algortako Portu Zaharra
Algortako Portu Zaharra

Gizartearen pertzepzioa

Turismoaren Behatokiak bizkaitarrek turisten presentzia nola bizi duten ere aztertu du. Ildo horretan, uda honetan bildutako datuen artean, nabarmendu behar da herritarren artean handitu egin dela turismoa onuragarria dela dioen pertzepzioa –hala uste dute inkestatutako pertsonen %97,4k, eta 2019an, berriz, %96,9k–, eta, gainera, harrotasun sentimendu handia dago hainbeste turistak Bizkaia bisitatu eta ezagutu nahi dutelako (inkestatuen %93,8k adierazi du harro sentitzen dela).

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar