Txoko bakoitzean gozatzeko planak: Zer egin Euskadin?

Más sobre:

Donostia, bizikletan!
Zatoz Boulevardeko Donostiako Turismo bulegora eta aholkuak emango dizkizute jarduera, ordutegi eta abar guztiak planifikatzeko. Sarrerak erreserbatu eta eguneko azken proposamenak ere aurki ditzakezue.
Zer lortzen duzu historia, artea eta kultura nahasten badituzu, hondartzak eta jauregiak batzen badizkiozu, eta dena euskal ukitua emanez? Eta dena gurpilen gainean egiten baduzu? Donostiako tour onena... bizikletan! Trebatu zure burua eta hankak, eta ezagutu hiria bidegorri zoragarrietatik paseoan zoazela.
Ezagutu istorioa, funtsezko interesguneak, ikuspegi paregabeak eta Donostiak itsasoarekin duen harremana 2 ordutan pedalei eragiten eta turismo jasangarria eta arduratsua egiten duzun bitartean.

Kultura-kontrasteak Gasteizen
Gasteiz bisitatzeko, hiri abegitsu honek eskaintzen dituen bi kultura-baliabide interesgarritan jarriko dugu arreta oraingo honetan. Alde batetik, eraikuntza batzuk zokoratzen dituzten margotutako horma-irudi modernoak. Eta bestetik, arte erromanikoaren harribitxia: Estibalizko Andre Mariaren Santutegia.
Muralen ibilbidea. Azken 14 urteetan margotutako 19 artelan, hiriaren historiaren eta nortasunaren zati bat kontatzen dutenak. Ibilbidea modu independentean edo gida espezializatuen zerbitzuak kontratatuz jarrai daiteke.
Estibalizko Andre Mariaren Santutegia. 12km inguruko ibilbide linealak Arabako erromanikoaren harribitxi honetara hurbiltzen gaitu. Ibilbide osoa Euskal-Nafarroako Bide Berdetik egiten da, bide laua eta eskuragarria kirola egiten ohituta dagoen edonorentzat. Santutegira iritsita, bisita gidatua egin eta bertako historia ezagutzeko aukera dago.
Gasteizko Turismo bulegoa.

Bilbo alternatiboa
Bilbok ezin konta daitezkeen artelanak gordetzen ditu bere museoetan eta kaleetan. Mural alternatibo horietako batzuk ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, Bilbao La Viejatik ibiliz. Gainera, hiria modu originalagoan ezagutzeko plan desberdinak ere baditu. Bilboren beste aldea ezagutu nahi baduzu, hau da zure plana.
Eguna Bilbao La Viejan hastea aukera ona da. Horma-irudi alternatiboen ibilbidea egitea eta hiriko txoko artistiko bakoitza hilezkortzea. Kale artean, modako boutike moderno bihurtutako eraikin industrialak aurkitu genituen.
Inguruko jatetxeetako batean bazkaldu ondoren, eta eguraldiaren arabera, uretako jardueraren bat egin daiteke itsasadarrean, kart-etan ibili edo "escape room" ospetsuez gozatu.
Eta eguna amaitzeko: Erriberako merkatu berritua, non zerbait hartu edo itsasadarrari begira afaltzea planik onena den.
Bilboko Turismo bulegoa.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.