BasqueMagazine, orain landetxe eta nekazalturismo-etxeetan

Hemendik aurrera, Nekatur (Asociación Nekazalturismo-Landaturismo Elkartea Nekatur/Alojamientos rurales de Euskadi) elkarteari atxikitako 250 landetxe eta nekazalturismo-etxe baino gehiagok BasqueMagazine digital eta inprimatuak izango dituzte logeletan, bezeroek Euskadiko turismoan egunero gertatzen denari buruzko informazio ona izan dezaten (planak, ibilbideak, gastronomia, merkataritza, kultura, tradizioak, etab.).

Nekaturreko  kide diren establezimenduei Euskadiko turismo-informazio eta -sustapeneko elementu gehigarri bat emateko asmoz, Nekaturrek eta BasqueMagazinek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean.

Akordio horri esker, Euskadiko landetxe eta nekazalturismoetan ostatu hartzen dutenek, paperean (aldizkaria eta flyerra) eta digitalean, gure arteko egonaldiaz gehiago gozatzeko behar duten informazio guztia izango dute, BasqueMagazinek gaur egun eskaintzen dituen euskarriak erabiliz.

1neka

BasqueMagazine, paperean eta digitalean

BasqueMagazine, Euskadiko nekazalturismoetan eta landetxeetan duen presentziarekin, zabaldu egiten du bere argitalpen inprimatuen hedapena (hiru hilean behingo aldizkaria), orain arte hoteletako logeletan, prentsa-kioskoetan eta bisitatzen gaituztenek gainerako lekuetan egiten den zabalkundea.

Alderdi digitalari dagokionez, BasqueMagazinek hamabostean behin argitaratzen du Euskadiko turismoaren newsletterra, sektoreko profesionalei zuzendua (2.100 jarraitzaile baino gehiago ditu harpidetza bidez), egunero eguneratzen ditu (4 hizkuntzatan), www.basquemagazine.com webguneko eduki berriak (hilean 4.600 bisita baino gehiago 18 herrialdetatik), eta 200.000 pertsonak baino gehiagok jarraitzen digute urtero sare sozialetan.

Play Video

Nekaturrek Euskadiko 250

landetxe baino gehiago

biltzen ditu

Nekatur

ZUATZU - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20018 Donostia-San Sebastián

Ez galdu:

Iruñeak Japoniako kultura ospatzen du asteburu honetan

Yamaguchi Parkearen ingurua Japoniako kulturari eskainitako jaia izango da, Yamaguchi Torii programaren laugarren edizioarekin. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an izango da Yamaguchi Torii karpan eta Yamaguchi parkeko lorategietan. Arte martzialak, japoniar instrumentuak, tailerrak, dastaketak…

Seguir leyendo icono

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar