DSS Turismoak gure kulturaren eta euskararen aldeko apustua egin du

Play Video

Donostia San Sebastián Turismoak Basque Challenge 2 erronka abiarazi du bisitariei euskara ezagutarazteko helburuarekin. Ekimenak kultura propioa, gure hizkuntza, benetakotasuna eta Donostia beste helmuga batzuekin alderatuta ezberdin egiten duena balioan jartzea du helburu.

Euskaran hitz berezi asko ditugu gure kulturaz eta gure izaeraz hitz egiten dutenak. Gure hiria beste era batera irakasteko balio diguten hitzak dira, eta, gainera, gure nortasuna eta inguratzen gaituenaren aberastasuna agerian uzten dute.

Basque Challenge 2 erronkaren helburua bisitatzen gaituztenei euskara modu dibertigarri eta biralean ezagutaraztea da; izan ere, euskaraz hitz bat besteari gehitzen zaio eta, horrela, hain erraz, hirugarren bat dugu. Hitz bakoitzak zer esan nahi duen esaten badizugu, gai izango zinateke haren batasunaren esanahia asmatzeko?

Gainera, euskara menperatzen dutenek ere parte har dezakete, Donostia eta euskal kulturari buruzko galdetegi berezia prestatu baitugu euskaraz.

basque-challenge-2

Lehiaketa

Lehiaketa honen bidez, bisitatzen gaituztenen euskara eta euskal kulturaren ezagutzak probatuko dira eta parte hartzen duten pertsona guztiak gure kulturan modu dibertigarrian sakontzera animatuko ditugu.

Lehiaketa sei hizkuntzatan egongo da eskuragarri (euskaraz, katalanez, galegoz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) eta munduko edozein txokotatik parte hartu ahal izango da.

Erronka honetan parte hartu ahal izango da www.sansebastianturismoa.eus webgunetik martxoaren 1etik 31ra. Ekimena Donostia San Sebastián Turismoko sare sozial guztien bidez zabalduko da, eta parte hartzen duten pertsona guztien artean, Arbaso hotelean bi lagunentzako gosaria eta logela bikoitzeko gau bat eta beste 150 sorpresa zozketatuko dira.

Informazio guztia eta zozketaren oinarriak www.sansebastianturismoa.eus webgunean kontsulta daitezke.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar