Ekitaldien turismoa, zinema eta kostaldea 2023rako Bilbao Bizkaian


Egunotan, kostaldea, ekitaldiak eta zinema-agertokiak ardatz dituzten 3 katalogo aurkeztu dituzte FITURen, hiribilduaren eta lurraldearen erakargarritasun turistiko handi gisa. Turistak erakartzeko politika indartu nahi dute argitalpen horiek, eta nortasun propioa eta kalitatezkoa duen eskaintza bistaratu.
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Ainara Basurko, Ekonomia Sustapeneko foru diputatua; Cristina Múgica, Lurralde Lehiakortasun eta Turismoko zuzendaria eta Xabier Ochandiano, Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Arloko zinegotzia, talde teknikoekin joan dira FITURera, Bilbao Bizkaia marka indartzeko eta produktu turistiko berriak eta erakargarri nagusiak in situ aurkezteko.


Bilbao Bizkaia kostaldea
FITUR da katalogo hau ezagutzera emateko aukeratutako gunea. Katalogoaren helburua Bilbao Bizkaiak dituen 150 kilometroko kostaldeari balioa ematea da, hala nola Urdaibaiko Biosfera Erreserbari, Gaztelugatxeko Donienari, Lekeitioko Santa Katalina itsasargiari edo Bizkaiko Flyscharen Ibilbideari.
The place to be, gertaera handiak
2023. urteko erakargarritasun nagusien artean, asko dira, Frantziako Tourreko Grand Départ nabarmentzen da, nazioartean proiekzio eta eragin mediatiko gehien duen kirol-ekitaldietako bat. Uztailaren 1ean abiatuko da Bilbotik eta lurraldeko hainbat leku bisitatuko ditu.


Zine-hiria
Azken nobedade handiaren helburua zazpigarren artearen zaleek Bilbao Bizkaiako kokagune ugariak aurkitzea da, pelikula eta telesail arrakastatsuen agertoki izan direnak.
Informazio gehiagorako www.bilbaoturismo.net eta www.visitbiscay.eus
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.



