Euskadi Bono Denda: deskontuak tokiko merkataritzara itzuli dira

Aurreko fasean 400.000 bonu baino gehiago kontsumitu ziren, eta bigarren fase honetan 258.000 deskontu-bonu izango dira, hurbileko saltokietan kontsumoa sustatzeko.
Euskadi Bono Dendaren ezaugarriek berdin jarraitzen dute: 10€ko deskontua 30€tik gorako erosketetan, eta bonuak saltokian zuzenean trukatzea. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak 5 bonu izango ditu, eta lehen fasean erabili ez baditu oraingoan erabili ahal izango ditu.
4.300 saltoki baino gehiago elkartu dira ekimen honetara. Hurbileko saltokietan eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetan erabil daitezke bonuak, besteak beste: ile-apaindegiak eta edertasun-zentroak; garbitegiak, tindategiak; argazki- eta fotokopia-zerbitzuak; markoztatze-zerbitzuak eta konponketa-establezimenduak.
Atxikitako udalak
Euskadi Bono Dendak erakunde guztiei helarazi die ekimena, eta hainbat udal elkartu dira; hala, gehitu egin dira bonuen kopurua eta inbertsioa beren udalerrietan. Elkartu zen lehena Gasteizko Udala izan zen eta, ondoren, Derio, Erandio, Gueñes, Portugalete, Arrasate, Hondarribia, Legazpi eta Zumarraga. Bigarren fase honetan, hala nahi duten udalak elkartu ahal izango dira ekimen honetara.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.