Arabako Errioxa, zure oparirik pertsonalena

Arabako Errioxako ardoaren ibilbideak 15 urte baino gehiago daramatza enoturismoaren aldeko apustua egiten, Arabako probintziaren hegoaldean dagoen lurralde magiko baten alde, zeina, egunero, berritu eta berrasmatu egiten baita, bisitariek bizipen magikoa izan dezaten.
Babeslea:
Titulo

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak izaera berritzailea izan du beti ezaugarri. Horregatik, 2020ko uztailean, esperientziak merkaturatzeko atari hau sortzeari ekin genion: Visit Rioja Alavesa. Badakigu zure bidaia etxetik hasten dela, zure mugikorra edo ordenagailuarekin. Horregatik, webeko esperientzia ere perfektua izatea nahi dugu, plazer bat izatea.
Lehenik eta behin, Espainian hobekuntzaparegabea ezarri da. Badakizu? Norbaiti ezusteko berezi bat prestatzen aritu bazara, ziur baietz. Hemendik aurrera, norbaitek esperientzia bat oparitu nahi duenean, hartzailearen helbide elektronikoa eskatzeaz gain, bidalketazein egunetan egitea nahi duen galdetuko dio. Horrela, ziurtatu daiteke ezustekoa izango dela eta une egokian iritsiko dela. Gainera, mezu pertsonalizatu bat gehitu daiteke, bereziagoa eta bakarragoa izan dadin. Eta hori ez da guztia, pertsona maite bat baino gehiago harritu nahi bada, bidalketa anizkoitzaren aukera ere badago, taldean edo familian gozatzeko aproposa den esperientzia partekatzeko.

Bazkideek beren proposamenekin duten lankidetzari esker, Visit Rioja Alavesa esperientzia enoturistikoen webgunerik handiena bihurtu da. Hori dela eta, errazago jartzea erabaki dugu, eta bilatzaileeraginkor bat ezarri dugu, non hitz gakoak erabil daitezkeen eskuragarri dauden esperientziak aurkitzeko. Gainera, aurrez ezarritako kategoriek aukera ematen dute honako hauen arabera joateko: esperientzia mota, gehieneko prezioa, pertsona-kopurua, denboraldia, egunkako prestasuna, iraupena, zer hizkuntzatan egin daitekeen eta, gainera, eskuragarriak eta inklusiboak diren hizkuntzak.
Horrela, Visit Rioja Alavesa enpresaren webguneak hobekuntzak ezartzen jarraitzen du esperientzia enoturistikoen salmentan lider izaten jarraitzeko, eta, gaur egun, erreferentzia bihurtu da horrelako jardueretan. Izan ere, Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidean gozatzeko plan asko daude, eta webgune honi esker, etxetik irten gabe eta bidaia behar bezala planifikatuta dagoela eskualdera iritsi gabe eskuratu daitezke. Esperientzia lortu ondoren,urtebete izango duzu gatibu hartu nahi duzun pertsonarekin gozatzeko.
Ruta del Vino de Rioja Alavesa
Calle Mayor, 68 01300 LAGUARDIA (Álava-Araba)
T: 945 60 07 10 - www.rutadelvinoderiojaalavesa.com
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.