Aretxabaletako Tomatearen V. astea 2021

tomate-portada editada

Gehiago:

Aretxabaleta tomatea benetan preziatua da. Abuztuko azken astebukaeran bi sari eskuratu ditu Kantabrian. Santa Cruz de Bezanako Betiko Tomatearen azokako saria eta baita ere, Torrelavegako Tomate Jaialdiko Estatu mailako saria. Irailaren 6tik 12ra izango da Aretxabaletako tomatearen bosgarren astea.

Bertako produktuak oinarri moduan hartuta gastronomia turismoa bultzatu nahi da eta lankidetza eragile desberdinen artean eskaintza turistikoa sortzeko goi denboraldietatik kanpoko bertako ondarean oinarrituta. Oraingoan, Aretxabaletako tomatea ezagutarazi nahi da eta horretarako, adin guztiei zuzenduriko jarduerak antolatuz.

Egitarauaren barnean irailaren 9an Aretxabaletako tomatea eta bere historia ezagutzeko Aretxabaletako tomatea eta bere historia. Landutako bioaniztasuna zaintzeko ikaspenak hitzaldia izango da ARKUPEN 18:30etan.

Irailaren 12an, igandean, tomatearen inguruko azoka berezia antolatu da eta 11:00etatik aurrera Durana kalean izango den azokan postu desberdinak izango dira Aretxabaleta tomatea erosteko, haziak, …

Cartel oficial
Cartel oficial

Bestalde, tomatearen erakusketa popularra ere antolatu da eta tomaterik itsusiena aukeratzeko lehiaketa ere martxan izango da. Gogoratu tomatearen erakusketa popularrean edozeinek parte hartu dezakeela, aurrez izena emanda. Gainera, lehiaketa desberdinetako sariak ere banatuko dira.

Azkenik, ezin ahaztu tomatea dastatzeko aukera izango dela Aretxabaletako 7 tabernetan antolatutako pintxo ibilbidean.

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saila, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea, Aretxabaletako Udala dira jardueraren antolatzaileak eta jarduera garatzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntza ere jaso da. Azpimarratu behar da herriko tabernen partaidetza.

Informazio gehiago eta aurrez izena emateko:

turismo@debagoiena.eus      T.: 943 79 64 63      www.turismodebagoiena.eus

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Gustatuko zaizu!