Dastatu udazken honetan Goierriko eskualdea

Más sobre:
Dastatu udazken honetan Goierriko eskualdea bertako gastronomia azoketara joanez. Ekitaldi horietan euskal nekazarien tradizioak eta lan ona ezagutuko dituzu. Eta beraien bizimodua, beraien harremanak eta beraien ospatzeko moduak ulertuko dituzu.

Idiazabalen, urriaren 9an, Euskal Herriko Idiazabal Gazta Txapelketa ospatzen da, non gazta ospetsu honen ekoizlerik onenak biltzen diren.
Mondejua hestebete bat da, Goierriko zenbait herritan bakarrik ekoizten dena. Emaitza odolki zuri bat, barazki eta ardi bilgorrez egina. Zaldibia da herri izarra eta hemen ospatzen da Ardiki Eguna urriaren 30ean. Aralarko Idiazabal gazta lehiaketa ere egiten da.
Zegaman, Sant Sadurni-rekin senidetutako herrian, Cava Jaia ospatzen da urriaren 28 eta 29an.
Odolostearen Eguna Beasainen azaroaren 5ean ospatzen da, larunbata; kofradia propioa duen jakia, Burgosko kofradiatik oso bestelakoa -ez du arrozik-, eta euskal sukaldari handiek asko estimatzen dutena.

Txerri Azoka Mutiloan azaroaren 6an egiten da, txerrien erakustaldiarekin eta txorizo, odolki eta txerri errearen pintxoak dastatzearekin batera.
San Martin Ganadu Azoka azaroaren 15ean ospatzen da Zegaman, San Martinetik hurbilen dagoen igandean (Aizkorri-Aratz Parke Naturalean). Bertan, behiak, zaldiak, ehunka ardi eta ahuntz eta basurderen bat, herriaz jabetzen dira. Aizkorriko Idiazabal gazta lehiaketa ere ospatzen da.
Reineta Sagarrak -Errezil Sagarra- egun handia du Gabirian azaroaren 20an. Sagarra eta bere fruitua lantzeko azoka esklusiboa, Goierriko 5 sagardotegietako edozeinetan dastatu ahal izango duzun sagardo bikainaren oinarria.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.