Donostiak Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa aurkezten du

Munduko Turismo Erakundeak Madrilen duen egoitzan egin du Turismo Gastronomikoaren Munduko Zortzigarren Foroaren aurkezpena. OMTk berak antolatu du, Basque Culinary Centerrekin batera. Aurten Donostian izango da, urriaren 5etik 7ra bitartean.

Ekitaldian parte hartu dute Zurab Pololikashvili OMTko zuzendari nagusiak, Joxe Mari Aizega BCCko zuzendari nagusiak, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako turismo, merkataritza eta kontsumo sailburuak, Felix de Paz García Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko lankidetza eta lehiakortasun turistikoko zuzendariorde nagusiak eta Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko foru diputatuak.
Aurkezpen ekitaldian, Azahara Dominguezek Gipuzkoako turismo gastronomikoaren ontasunak nabarmendu nahi izan ditu, tradizioari eta tokiko ekoizpenari oso lotuta baitago, kontzeptu horiek bat datoz ekitaldiaren espirituarekin. Dominguezek azaldu duenez, "Gipuzkoan uste dugun kudeaketa gastronomiko onaren sekretuetako bat da tradizioarekiko, tokiko ekoizpenarekiko, ondare kulturalarekiko eta eboluzioarekiko zaletasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzea, eta bide berriak bilatzea, baina beti oinak lurrean edukita".

Foroaren jarduera-oinarri nagusia Tabakaleran ezarriko da, eta 500 pertsonak hartuko dute parte, gutxi gorabehera. Jarduera ugaritan parte hartuko dute, hala nola tailerretan, mahai-inguruetan, ponentzietan, saio praktikoetan eta ikasteko bisita teknikoetan, betiere turismoaren, gastronomiaren eta ekoizleen arteko loturen inguruan jardungo den hari gidari bati jarraiki, landa-garapena sustatzeko, iraunkortasuna eta erresilientzia sustatzeko, kultura- eta natura-ondarea zaintzeko eta berrikuntza hartzeko, esperientzia turistikoa hobetzeko.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.