‘Haragi’ itzuli da, haragia maite dutenen topaketa

Chuleta a la parrilla.
Chuleta a la parrilla.

Más sobre:

Itzuli da HARAGI, haragia maite dutenentzako topaketa. Tolosako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, HAZIk eta Basque Culinary Centerrek bultzatutako ekitaldia izango da, maiatzaren 19tik 22ra. Lehenengo egunean biltzar profesionala egingo da, eta asteburuan, berriz, Tolosan zentratuko da jaia.

HARAGIren hirugarren edizioa berrikuntzekin dator, jaialdi formatuan, ekitaldia eta gastronomia belaunaldi berriengana hurbiltzeko. Aurtengo berrikuntza nagusia HARAGI FEST da. Ekitaldi hau Zumardi Txikian izango da: bertan Foodtrucks gunea kokatuko da (horien artean autobus bat egongo da!) asteburu osoan zehar.

Ez da kasualitatea HARAGI Tolosan egitea, "bertako gastronomiagatik, parrillera tradizioagatik eta txuletoiagatik ezaguna", Olatz Peón alkateak nabarmendu duenez. "Erretegiak eta txuleta Tolosako DNAren parte dira, baita elikadura-katea osatzen duten sektoreak ere, estrategikoak baitira. Txuletaren festa gisa hasi zena nazioarteko topaketa bihurtu da; eta haren arrakasta, hein handi batean, festaren izaera herrikoiari zor zaio, Tolosako gizarte-ehunaren inplikazioari eta lankidetzari: erretegiak, elkarte gastronomikoak, sukaldariak, haragi-sektorea... HARAGI horiek gabe ezinezkoa izango litzateke".

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raul Perez Iratxetak ere nabarmendu du haragia Euskadiko gastronomiaren bereizgarrietako bat dela, eta, ondorioz, gure abeltzaintza-sektorea, elikagai osasungarriak modu jasangarrian ekoizten dituen sektorea, eta familia-nekazaritzaren eredua dela, lurraldearen ingurumen-kudeaketa eta ekoizpen- eta paisaia-aniztasunaren zaintza bultzatzen duena.

HARAGIren aurkezpena Tolosan.
HARAGIren aurkezpena Tolosan.

Nazioarteko 'erreak'

Ez dira faltako HARAGIren barruko nazioarteko ohiko erreak. Aurten showcookinga Triangulo plazan egingo da larunbat goizean, eta Florencia Abella (Stockholmeko Eksdet jatetxetik), Pablo Rivero (Buenos Aireseko Parrilla Don Juliotik) eta Txomin Parrilla (parrillero euskaldun ezaguna) izango dira bertan.

Plaza berean, 'SUA Espazioa' izeneko ikasgela ere egongo da. Bertan, sektoreko profesional tolosarrek (hala nola Casa JuliAngo Xabier Gorrotxategik, Goyako Joxean Goyak edo Alejandro Goyako Miguel Cruzek) parrilla okertuaren teknika eta Tolosa erako txuleta bat erretzeko orduan kontuan hartu beharreko guztia ikasteko ikastaroa emango dute. Prestatutako guztia ere dastatuko da. Bi txanda izango dira goizean, eta saio bakoitzak 60 minutu inguru iraungo du.

Usabal-Sagardotegia

HARAGI topaketak urtero bezala Basque Culinary Centerren kongresua izango du, aurten maiatzaren 19an

Basque Culinary Center

Orain arte aipatutako herri-programazioaz gain, HARAGI topaketak, urtero bezala, Basque Culinary Centerren maiatzaren 19an egingo duen kongresua izango du, haragi-sektoreko publiko profesionalarentzat antolatua, generoa eta teknika ardatz nagusitzat hartuta. Joxe Mari Aizega gastronomia-fakultateko zuzendariak azaldu duen bezala: "Topaketa honen bidez, berriz ere gozatuko dugu, eta balioa emango diogu haragiaren sektoreari eta animaliaren arretari".

HARAGIn parte hartzen duten nazioarteko sukaldariez gain, hainbat hizlari izango dira kongresuan: Luis Alberto Lera (Michelin izarra eta Lera jatetxearen jabea), José Gordón (Bodega El Capricho jatetxeko arima nagusia eta idi-haragian aditua), Guijarro Anaiak (Terrabuey abeltzaintza-finkaren eta Brasería Cuellar jatetxearen arduradunak), eta Edorta Lamo (Arrea! jatetxearen sortzailea, Repsol 2 Eguzkirekin).

Si te gusta la noticia no puedes perderte:

Eva García Saenz de Urtubi en la plaza de la Virgen Blanca

Gasteiz, eleberri-hiria

Aurkitu sei etapa, Eva García Saenz de Urtubi idazlearen “el silencio de la Ciudad Blanca”, “Los ritos del agua” eta “los señores del tiempo” trilogia lehen pertsonan biziaraziko dizutenak.

Seguir leyendo icono

Suscríbete a nuestra Newsletter

Tenemos el mejor contenido de calidad turística y te lo enviamos a tu bandeja de entrada todos los meses.

Te van a encantar