Gasteizko merkatu eta denda gastronomiko baloratuenak

Azoka Plaza. ©vitoria-gasteiz.org
Azoka Plaza. ©vitoria-gasteiz.org

Gasteizko herritarrek gehien aintzatesten dituzten merkatu eta dendak toki ezin hobea dira tokiko merkataritzari pultsua hartzeko. Nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuak, artisautza edo gourmet proposamenak, hiriko onenari buruzko erakusketa bat oroigarri gisa probatzeko edo eskuratzeko.

Azoka Plaza

Lurraldeko produktu tipikoen eta espezialitateen erakusleiho handiena, hiriaren bihotzean, eta bertako bizimodura kalez kale hurbiltzeko aukera paregabea. Eraberritu zenetik, gainera, gastrobarrak eta terraza panoramikoa ditu.

C/ Jesús Guridi, 1-A.

'Almendrako' Azoka. ©vitoria-gasteiz.org
'Almendrako' Azoka. ©vitoria-gasteiz.org

'Almendrako' azoka

Hileko lehen larunbatero Erdi Aroko hiriguneko merkatariak kalera irteten dira beren produktuak erakustera. Merkatu hau merkataritza, enogastronomia eta kultura lotzen dituzten hainbat jarduerek osatzen dute: merkataritzaren ibilbidea, ibilbide kulturala, txoko gastronomikoa, ostalaritzaren ibilbidea...

Erdi Aroko higirunea. C/ Pintore K., 45.

Santa Barbara Azoka. ©vitoria-gasteiz.org
Santa Barbara Azoka. ©vitoria-gasteiz.org

Santa Barbara Azoka

Merkatu tradizionala da, hiriaren erdigunean kokatua, eta bertako ekoizleak biltzen ditu, beren elaboraziorik onenak eskaintzen dizkigutenak. 30 postutik gora paseatuz, fruituak, barazkiak, lekaleak, eztia, gazta, gozogintza, olioa eta ardoa aurkituko ditugu, besteak beste. Ostegun eta larunbatero, 07:30etik 14:00etara

Santa Barbara Plaza.

Denda gastronomikoak

Erdiguneko eta Erdi Aroko hiriguneko oinezkoentzako kaleek biltzen dituzte produktuetan edo delicatessen dendetan espezializatutako tokiko saltoki gehienak, hala nola enotekak edo euskal postre tradizionalak, konfiturak edo txokolateak dituzten gozotegiak, ehun urtetik gorako tradizioa duten establezimendu horietako gozoki arrakastatsuenetako batzuk.

Kontserba, urdaitegi edo kalitate handiko gaztetan espezializatutako establezimendu ugari daude, batzuek historia luzea dute hirian.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar