Haemin Song, 2022ko Euskadiko Sumillerra

Haemin Song.
Haemin Song.

Más sobre:

Mugaritz jatetxeko Haemin Songek irabazi du martxoaren 28an Gasteizen ospatu den Euskadiko Sumiller Txapelketa.

Vitoria-Gasteiz Wine City Elkarteak eta Euskadiko Sumillerren Elkarteak antolatutako edizio honetako epaimahaiak Mugaritz Jatetxeko Haemin Song sommelierra izendatu dute irabazle.

Lehiaketa honetan gure lurraldeko 15 sumillerrek hartu dute parte, eta hainbat proba teoriko eta praktiko egin dira. Hainbat izendapen eta tipologiatako dastaketa itsua egitea erabaki da, Basque Wine ardo batzuk barne.

Azkenean, lau finalistetatik (San Martin Abalos upeltegiko Rodrigo Andaur, Mugaritz jatetxeko Haemin Song, Lumbre jatetxeko Jorge Rodríguez eta Soul Wines banatzaileko Luis Gómez García), epaimahaiak erabaki du Mugaritz jatetxeko sommelierra Euskadiko ordezkari gisa aitortzea, UES Espainiako Elkarteen Batasunaren lehiaketa nazionalerako. Madrilen ospatuko da.

Ekitaldian, era berean, RA Original-ek Gasteizko The Bost jatetxeko Jon Santxotenari emandako aintzatespen berezia izan zen, ardoaren munduan egindako ibilbideagatik.

Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Merkataritza Sailak, Arabako Errioxako 54 upeltegitako ardoaren plataformak ostalaritzarako eta partikularrentzat (www.raoriginal.eus), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko HAZI Fundazioak eta ekimenarekin bat egin duten beste hainbat laguntzailek babestu dute txapelketa hau.

Premiados1

Vitoria-Gasteiz Wine City Elkarteak eta Euskadiko Sumillerren Elkarteak antolatutako edizio honetako epaimahaiak Mugaritz Jatetxeko Haemin Song sommelierra izendatu dute irabazle.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar