“Mantala Basque Gastronomy” euskal gastronomia sustatzeko

Mantala Basque Gastronomy aurkezpen ofiziala
Mantala Basque Gastronomy aurkezpen ofiziala

Basque Culinary Centerrek, Hazik eta euskal gastronomiako eragile nagusiek Mantala Basque Gastronomy - Euskal gastronomia sustatzeko eta garatzeko ekimen berri bat aurkeztu dute, ezagutzaren trukea sustatuz.

Euskal gastronomiaren nortasun-balio nagusiak garatzea eta nabarmentzea sustatzen duen ekimena da, etorkizuneko ikuspegiarekin, kalitatezko eduki digitalak zabalduz eta ikusaraziz: web orri bat (www.mantala.eus) eta sare sozialetako hainbat profil, ekimenen edukia zabaltzeko eta euskal gastronomiari buruzko eduki esklusiboa izateko balio dutenak.

Mantalak komunikazio-ardatz nagusia sendotuko duten hainbat proiektu ditu, besteak beste, Pertsonak proiektua, egiten jakiteari, ezagutzari eta euskal gastronomiarekin lotutako bizipen pertsonalei eskainitako espazioa, inspirazio-iturri eta funtsezko irudi eta istorioen bidez. Mapa gastronomikoa euskal lurralde osoko elaborazioen eta bertako produktuen erregistroa eta katalogazioa ardatz duen proiektu bat da, eduki berriak sortzeko eta ezagutzaren transmisioa bermatzeko helburuarekin sortzen dena.

Era berean, Euskal Gastronomiaren Topaketa bat aktibatuko da, sektorea sendotzera bideratutako ekimena, euskal sektore gastronomikoa osatzen duten profesionalen arteko elkarrizketaren bidez etorkizuneko gakoak hautemanez eta gogoeta eginez.

1

Mantalako aktore arduradunek Gastro Gaztearen lehen afaria aprobetxatu dute proiektua elkarrekin aurkezteko. Aurkezpenean Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak, Peli Manterola HAZIko zuzendari nagusiak eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak hartu dute parte. Gainera, ekimeneko gainerako eragile laguntzaileen ordezkariak, Rafa Gorrotxategi Jakiteako lehendakariordea, Mª Mar Churruca Euskal Gastronomi Akademiako presidentea eta Juan Manuel Garmendia FECOGAko presidentea izan dira.

Pintxo Cedida Miniature

Euskal gastronomia

sustatzeko eta garatzeko

ekimen berria da "Mantala

Basque Gastronomy"

Ez galdu:

CVNE Upeltegiak, munduko atrakzio onenen %10en artean

Haroko upategi historikoak Tripadvisor-eko Traveller ‘s Choice 2022 Saria jaso du, esperientzia harrigarriak etengabe eskaintzen dituzten tokiak saritzen dituena. Horrek esan nahi du upeltegiaren eskaintzak oso iritzi eta puntuazio positiboak jaso dituela urtean zehar.

Seguir leyendo icono

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar