Gozatu Aste Santuan Sagardoetxean


Gehiago:


Garai berezi honetan, Sagardoetxeak esperientzia gastronomiko paregabea prestatu du bisitarientzat. Bisita gidatuaz gain, Euskal Herriko sagardo eta gazta aukera berezi batez gozatu ahal izango duzu. Azpimarratzekoak dira Idiazabal DO gazta, Erronkari DO eta Iraty DO gazta.
Martxoaren 27tik apirilaren 7ra Sagardoetxeak sagardo eta gazta dastaketa berezi hau eskainiko du, data garrantzitsu hauen ohiturari jarraituz.
Euskal Sagardoaren Museoa esploratu ondoren, bisitariek aukera izango dute eguna jarraitzeko sagardotegi jator batean bazkaldu edo afaltzen . Bertan txotx erritualaz gozatu eta, horrela, euskal sagardoaren kulturan esperientzia sakona osatu.


Bisita orduak
- Martxoaren 28tik 31ra: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00
- Apirilak 1 eta 7: 11:00, 12:00, 13:00
- Apirilaren 2tik 6ra: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00
Tarifak
Sagardoetxean bisita gidatua dastaketarekin:
- Helduak: 7 €
- Haurrak (0-6 urte): doan (dastatu gabe)
- Haurrak (7-17 urte): 5 €
Sagardoetxean bisita gidatua dastaketarekin + Bazkaria sagardotegian
- Helduak: 47 € (sagardotegiko menu tradizionalarekin)
- Haurrak (0-6 urte): 20,50 € (menu bereziarekin)
- Haurrak (10-17 urte): 25,50 € (menu bereziarekin)
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.



