Balenciaga, kapelaren dotorezia

Más sobre:
Erakusketa Cristóbal Balenciaga Museoko eta Bartzelonako Museu del Disseny museoko kapela bildumen ikerketa bateratuaren emaitza da. Komisarioak: Igor Uria, Cristóbal Balenciaga Museoko Bildumen zuzendaria eta Silvia Ventosa, Bartzelonako Disseny Museoko ehunen eta jantzien kontserbatzailea.
Erakusketa Bartzelonan aurkeztu ondoren iritsi da Getariara, laurogeita zazpi kapelurekin, horietako hirurogeita hamazortzi banaka aurkeztuta, eta bederatzi multzo osoarekin. Berrogeita hiru Museu del Dissenyren bildumakoak dira eta beste berrogeita lau piezak Cristóbal Balenciaga Museoaren bildumakoak dira.
Erakusketak diseinatzailearen lanaren berezitasunean sakontzen du, forma berritzaile eta irudimentsuak, material bikainen hautaketa, tekniken bilaketa eta bere kapelen ekoizpenaren artisau-izaera nabarmenduz. Faktore horien guztien baturak bakar, errepikaezin eta magnetiko bihurtzen ditu.




Cristóbal Balenciagak oso estilo eta forma bereizgarria ezarri zuen kapeletarako diseinuetan, bolumen garbi eta estilizatuekin, forma oso sinple, ia abstraktuen bidez sortzen direnak, berez benetako eskulturak izanik.
Cristóbal Balenciagaren Parisen, kapela emakumeen siluetaren zati integrala zen. Goi Jantzigintzako etxe guztiek diseinurako eta jantzigintzarako tailerrak zituzten, edo lehendik ezarrita zeuden kapela-dendetan laguntzen zuten.
"Kapela oreka arkitektonikoaren kontua da: soinekoaren eraikina koroatzen du", adierazi zuen Cristobal Balenciagak, 40ko hamarkadan bere kapelagintza tailerrak sendotzen hasi zenean, bai Parisen, bai Madrilen.
Kasketearen eta hegalaren formek eta neurriek bereizi egiten dituzte pamelak, turbanteak, boneteak, txapelak edo diademak; lastoz, feltroz, edo larruz eginak; lorez, lumaz edo tulez apainduak; eta barietate izugarria, gehienak Etxeetan multzo perfektua burutzeko laguntzen zuten emakumeen sormen eta trebetasunen ondorioz.
Horien guztien artean, silueta goraipatzeko pentsatuak, Balenciagaren kapela dotoreak nabarmentzen dira, batzuetan oparoak, askotan minimalistak, baina beti Balenciagaren kapela dotoreak.

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA
Aldamar Parkea Parkea, 6, 20808 Getaria
T.: 943 00 88 40 www.cristobalbalenciagamuseoa.com
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

