BBK eta Bilboko Arte Ederren Museoaren aliantza

Gehiago:
Aliantza honek maila goreneko erakusketa eta jarduera programa bateratua garatuko du BBK Museoan, terrirorioaren gune kultural ikoniko bihurtu nahi duena. Asmo handiko programa honek finantzaketaren buruaskitasuna bilatzen du, BBK-k urtean milioi bat euroko ekarpena eginez, programaren garapenak sortutako diru-sarreretatik eta beste laguntzaile eta babesle batzuen balizko ekarpenetatik.
Xabier Sagredo BBK-ko presidenteak eta Juan Mari Aburto Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuko presidente eta Bilboko alkateak BBKren eta museoaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, bi erakundeen arteko lankidetza-konpromiso historikoa berritzeko eta haien lidergo kulturala indartzeko.

Urtean bi erakusketa
Akordio berri honek, datozen hamabost urteetarako baterako jardunaren ildo estrategikoak ezartzen dituenak, urteko bi erakusketa handi antolatzea ahalbidetuko du, Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoek asmatutako BBK Museoa espazio museografiko berrian, museoa handitzeko eta eraberritzeko "Agravitas" proiektuaren barruan.
BBK Museoak, Norman Fosterrek azaldu duenez, 1.500 metro koadroko aldi baterako erakusketa-areto zabal bat izango du, okulu baten bidez solairuarteko bulegoekin lotuko dena, hezkuntza- eta hedapen-jardueretarako.

Akordio berri horri esker,
urtero bi erakusketa handi
BBK Museoko espazio berrian
antolatzeko aukera emango du
Terraza aire zabalean
Beraz, ikusmen artistikoko, ezagutzako eta ikaskuntzako esperientzia baliotsuak hartzeko gai izango den espazio berria izango da. Era berean, Fosterrek proiektuaren aurrerapenaren berri eman du; izan ere, BBK Museoa aire zabaleko terraza batera zabaldu ahal izango da, 700 metro koadro gehiago jarriko baititu eskultura-erakusketetarako.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.