“Turismoa azkar suspertu da Gipuzkoan”

Jabier Larrañaga diputatuak iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdeei emango dien laguntza indartuko duela Gipuzkoako turismoaren sektoreko 200 profesional eta eragile baino gehiago bildu dituen 'Turismoaren Erronkak Gipuzkoan' kongresuan.

Gipuzkoako sektore turistikoarekin zerikusia duten 200 profesional eta eragilek baino gehiagok parte hartu dute 'Gipuzkoako Turismoaren Erronkak' kongresuaren hirugarren edizioan, Lekuona Fabrika kultura-etxean (Errenteria). Prestigiozko adituek sektoreak gaur egun bizi dituen erronka eta eraldaketen inguruan duten ikuspegia partekatu dute eskualdeko agentzietako eta turismo-bulegoetako ordezkariekin, elkarteetako ordezkariekin, profesionalekin eta enpresekin, bai eta Deustuko Unibertsitatetik eta Zubiri Manteo lanbide-heziketako zentrotik datozen turismoari lotutako ikasketetako ikasleekin ere.

2022ko martxotik irailera bitartean erregistratutako sarrerek eta gaualdiek marka historikoa ezarri dute, 2019ko hilabete berdinetan, COVID-19aren aurretik, ikusitakoak gaindituz.
Hainbat profesionalen arteko ponentzien eta elkarrizketen bidez, etorkizuneko gakoak landu dira, hala nola negozio-eredu berriak, bidaia-ohiturak, jasangarritasuna edo eraldaketa digitala, Gipuzkoak Estatuko eta nazioarteko turismo-industrian erreferentziazko helmuga gisa duen posizionamendua mantendu eta indartu dezan. Hori guztia, sektoreak aurten lurraldean lortu dituen emaitza bikainen atzeko oihalarekin; izan ere, 2022ko martxotik irailera bitartean erregistratutako sarrerek eta gaualdiek marka historikoa ezarri dute, 2019ko hilabete beretan, COVID-19aren aurretik, ikusitakoak gaindituz.
Irekiera instituzionalean parte hartu dute Errenteriako alkate Aizpea Otaegik eta Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatu Jabier Larrañagak, eta positibotzat jo ditu emaitza onak. "Ez bakarrik kuantitatiboki, baizik eta hazkunde hori modu orekatuan eman delako, eskualde eta ostatu-modalitate guztien funtzionamendu onarekin, hori baita gure lehentasunezko helburuetako bat. Eta sektore horri beste inori eragin ez zion pandemia batetik gatozelako, eta horren aurrean erresilientzia izugarria erakutsi duzuelako", azaldu du. "Hain azkar berreskuratze hori -aineratu du- ez da kasualitatea izan, urte askotan ereindakoaren fruitua baizik, lan partekatu askokoa Gipuzkoa nazioartean erreferentziazko helmuga turistiko bihurtzeko, kalitatezko eredu jasangarri batekin".
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.