GreenTouristCard (IOS eta Android) aplikaziotik deskarga dezakezu Green Card txartela, greentouristcard.eus webgunean edo turismo bulegoan. Abantailak eta deskontuak lortzeko, Green Card txartela aurkeztu beharko duzu zerbitzua edo jarduera ordaintzerakoan edo erreserbatzerakoan. Txartel turistiko hau doakoa da eta 7 eguneko balioa du.

Ezagutu lurralde historikoa eta bere hiriburua abantaila eta deskontu interesgarriekin kultura- eta aisialdi-jardueretan, bisita gidatuetan, erosketak tokiko saltokietan eta jatetxe- eta ostatu-zerbitzuetan.
Nola lortu
Green Card txartel turistikoa doakoa da eta 7 eguneko balioa du, eskatzen denean adierazten den hasiera-datatik aurrera. Behin epe hori amaituta, ezin da berriro eskatu 3 hilabete igaro arte.
GreenTouristCard aplikaziotik jaitsi dezakezu, Androiderako eta iOSerako eskuragarri. Greentouristcard.eus webgunean edo Turismo Bulegoan eskatuta ere lor daiteke.
Nola erabili
Abantailak eta deskontuak lortzeko, zerbitzua edo jarduera ordaintzerakoan edo erreserbatzerakoan bakarrik aurkeztu beharko duzu Green Card txartela. Oso erraza.

Informazio gehiagorako: info@greentouristcard.eus
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.