Marti Buckley, Euskadirekin maiteminduta dagoen gastronoma amerikarra

Marti Buckley con su libro en La Jarana
Marti Buckley con su libro en La Jarana

"Erasmus bezala etorri eta lurralde honetaz maitemindu nintzen". Marti Alabamakoa da eta Euskal Herriko zale amorratua. "Basque Country: a Culinary Journey Through a Food Lover 's Paradise" liburua idayzi du.

Nola amaitu duzu Euskal Herrian bizitzen?

Erasmus bezala egon nintzen Iruñean eta gehiago ezagutzeko gogoz geratu nintzen. Ondoren Donostiara oporretan etorri nintzen eta lurralde honetaz, bere kulturaz eta gastronomiaz maitemintzen amaitu nuen, 2010. urtean behin betiko Donostian bizitzen jarri nintzen arte.

Zergatik erakarri zintuen Euskal Herriko gastronomiak?

Hasieran pintxoak izan ziren, baina gero pixkanaka produktuan dagoen dedikazio hori deskubritu nuen. Kofradiak, produktu baten inguruan dauden ospakizunak, oro har, janariaren inguruan dagoen obsesioa. Jendea lurrarekin lotzea ere EE.UU.-n ez dugun zerbait da.

Zer aurki dezakegu zure liburuan?

Funtsean, Euskal Herriko 94 errezeta tradizional dira. Hala ere, ez da gastronomia liburu bat bakarrik, beste zerbait ere bada, euskal kulturaz ari naizelako, sukaldaritzaren historia barne, hasieratik sukaldaritza berrira iritsi arte. Horregatik, nire ametsa da egunen batean euskarara eta gaztelaniara itzultzea.

Portada del libro Basque-Country

Euskal Herria lehen aldiz bisitatzen duen batentzat, zer egin beharko luke?

Normalean jendeari eragin diezaioketen gauzak gomendatzen ditut, pintxoak jatea adibidez. Erritual ikaragarria da, tabernaz taberna ibiltzea, jaten eta edaten.

Asko gustatzen zait Donostiatik Pasaiarako bidea menditik egitea, Albaolako museoa bisitatzea eta gero zerbait jatea. Plan perfektua iruditzen zait: Kultura, natura eta gastronomia.

Euskal gastronomiaz, zein platerekin gozatzen duzu gehien?

Txipiroiak bere tintan izugarri gustatzen zaizkit. Saltsa beltzak oso zapore aberatsa du eta postreen artean euskal pastela eta intxaur saltsa geratzen zaizkit.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Asko gustatuko zaizu